Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:41 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Elorrioko artisten lehen erakusketa kolektiboa antolatu du udalak

Udalak erakusketa bat antolatu du Iturri Kultur Etxean herriko artistek beren lanak ezagutarazi ditzaten. Maiatzaren 27ra arte luzatuko den erakusketan diziplina ezberdinetako lau elorriarrek hartuko dute parte.

Iturri Expo

Herriko modalitate ezberdinetako artisten lana balioan jarri eta ezagutaraztea helburu, Elorrioko udalak erakusketa kolektibo bat antolatu du Iturri Kultur Etxean. Bertan diziplina ezberdinak lantzen dituzten lau elorriarrek erakutsiko dituzte beren lanak maiatzaren 27ra bitartean.

“Herrian modalitate ezberdinetako artistak eta beraien lanak erakusteko leku eder bat ditugu, beraz logikoa iruditzen zitzaigun biak uztartzea. Modu horretan, herriko artistei ere beren bidea egiten laguntzen diegu”, adierazi du Maitane Lopez Kultura arloko zinegotziak.

· Lanak · Lehenengo erakusketa honetan Ane Amesti, Nieves Medela, Eli Villar eta Jesús Urrutia elorriarren lanak ikusi ahal izango dira. Gazteenak 30 urte ditu eta nagusienak 73, beren lanen adierazle gisa.

Ane Amestik grabatuak aurkezten ditu, akuaforte, berniz bigun eta xilografia bidez eginak, Nieves Medelak, berriz, olioaz margotzen du mihisean. Eli Villarrek ikus-entzunezko instalakuntzak egiten ditu bideo soportean eta, azkenik, Jesus Urrutiak argizariz margotzen du. Erakusketa maiatzaren 27ra bitartean egongo da ikusgai Iturri Kultur Etxeko erakusketa gelan goizeko 9:30tik gaueko 21:00ak arte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu