Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:27 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Durangoko Udalak nagusientzat egokitutako ibilbide berriak sortu ditu

Testua · Durangoko Udala

Durangoko Udalak nagusien premietara egokitutako ibilbide berriak diseinatu ditu. Zirkuitu horietan ibilaldi osasuntsu egokitu eta lagunduak egitea da asmoa. Horrela, ibilbideek 3 kilometro pasatxo dituzte, eta pertsona bakoitzaren erritmoan egiteko moduak dira. Gainera, pertsona nagusiek laguntzaile bat izango dute,euren beharrei adi, bidean animatzen eta orientatzen.

2018 05 07 PASEOS SALUDABLES

Gizarte Ongizateko zinegotzi Pilar Riosek nabarmendu duenez, “ekimen honen helburua nagusiek osasuna eta ongizatea mantentzea da, eta baita euren autonomia ere”. Gaineratu duenez, “pertsona horietako asko bakarrik bizi dira, eta jarduera honek entretenitzeko eta lagunarteaz gozatzeko aukera ematen die”. Hori dela eta, ibilaldietan parte hartzera animatu gura izan ditu.

Lehen irteera pasa den astelehenean egin zuten, eta 19 pertsonek eman zuten izena. Hurrengo irteerak datozen sei astelehenetan egingo dira: maiatzaren 14an, 21ean eta 28an eta ekainaren 4an, 11an eta 18an. Ordu eta erdiko ibilaldiak dira, eta Kurutziagako iturritik hasten dituzte, goizeko 10:00etan.

Hauexek dira ibilbideak:

A IBILALDIA

Nagusien egoitza > San Faustoko ermita > bidegorriaren ekialdeko hasiera > Muruetatorreko parkea > Nagusien egoitza (Azokatik). 3,4 km.

B IBILALDIA

Nagusien egoitza > Tabirako ermita > kanpoko igerilekuak > Pinondo > Nagusien egoitza (Artekaletik) 3,4 km.

C IBILALDIA

Nagusien egoitza > liburutegi zaharra > Landako Eskola > Iurreta P.B.S. > Sasikoa barneko parkea > Askatasun Etorbidea > Nagusien egoitza (Andra Mariatik). 3,2 km.

D IBILALDIA

Madalena > Sasikoako parkearen amaiera > Arandiako zubi zaharra > Madalena (Iurretako bidegorritik). 3,3 km.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu