Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:25 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Oinak Lurrean II. jardunaldiaren izen ematea ireki da

Izen ematea ireki da Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, Urkiola Landa Garapen Alkartearekin lankidetzan, antolatu duen “Oinak Lurrean: Durangaldeko Lurralde Garapenaren Erronkak” II. Jardunaldirako.

II.Oinak Lurrean aurkezpena

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak “Oinak Lurrean: Durangaldeko Lurralde Garapenaren Erronkak” II. Jardunaldia antolatu du Maiatzak 24rako Durangoko Plateruena Antzokian, Urkiola Landa Garapen Alkartearekin lankidetzan.

Aurtengo ekitaldia berezia izango da, eskualdeko bi erakundek lankidetzan antolatu baitute ekitaldia. Jardunaldiarekin etorkizunari begira garapen planeamendu berritzaileak bultzatu beharraren inguruan hausnaru nahi da, eta horretarako teoriatik haratago, eredu praktikoak mahaigaineratuko dira.

· Bi zati · Jardunaldiak bi zati izango ditu. Goizeko saioa lurralde antolamenduarekin zuzen zuzenean lotuta egongo da, 1. Sektorerako egokienak diren lurrak babesteko har daitezkeen neurriez arituko dira hizlariak. Arratsaldeko saioan aldiz, eskualdean eta EAE-n pil-pilean den gai bati helduko zaio, eskoletako jangelen ereduari hain zuzen ere. Eguerdian bertako produktuekin hornitutako bazkariaz gozatu ahal izango da.

Hiru berbaldi egingo dira goizean: hasteko, Josep Montasell, Baix Llobregateko Nekazaritza Parkearen zuzendari ohia, nekazaritza eremuak babestu eta kudeatu behar diren galderaren bueltan arituko da berbetan; ondoren, Leire Milikua eta Sergio Gallego, Arkitektoa eta Ingurumen-zientzietan aditua, nekazaritza-lurzorua identifikatzeaz, babesteaz eta dinamizatzeaz mintzatuko dira; amaitzeko, Imanol Esnaola, Gaindegia Euskal Herriko behategi sozio-ekonomikoaren koordinatzailea, Euskal udalerriek beraien landa-lurra aintzat hartzeko duten beharraz eta  euskal tokiko agendarako oharrei  buruz arituko da.

· Eneko Viñuela · Arratsaldean bi hitzartze egongo dira eskola jangelen ereduaren gaiari buruz: hasteko, Eneko Viñuelak, Euskal Herrian Bidezko Elikadura erakundeko koordinatzaileak, eskola jantokiak EAEn nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen azalduko digu; amaitzeko, Margarita Hernandezek, Kanarietako Ekojangelak programaren koordinatzaileak, Kanarietako Ekojangelen sarea eta ekoizle ekologikoen sarea sortzeaz arituko da.

Mundua krisi global batean dago, eta krisitik nola irten dago jokoan. Bi aukera daude horren aurrean; lehenengoa, errezeta zaharrak erabiliz krisiari partxe bat jarri urte gutxian berriz ere kolapsora bueltatzeko, edo, bigarrena, hausnartu eta mahai gainean errezeta berriak jarri, proposamenak egin krisia sortu duten oinarriak aldatzeko. Jardunaldiaren helburua garapen planeamendu berritzaileak bultzatuz eta eredu praktikoak mahaigaineratuz hausnarketa egitea da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu