Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:49 am,
temperature icon 9°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

Gorka Pagonabarraga durangarrak lehenengoz kantatuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketan igandean, eskolarteko txapela jantzita

maquina-escribir MUGALARI

Mugalari

Balmasedan jantzi du Bizkaiko Eskolarteko txapela Gorka Pagonabarraga Agorria durangarrak. Ibilbide laburrean –lau urte daramatza bertso eskolan– lehenengo txapela jantzi du eta ekainaren 9an Euskal Herriko eskolartekoan kantatuko du. Aurretik, baina, Bizkaiko bertsolari txapelketan egingo du bertsotan lehenengoz: Igandean, maiatzaren 13an, Getxon.

Sin título-1

Gorka Pagonabarraga Agorria durangarra. ARGAZKIA. Bertso a.

Saioa “oso ondo” atera zitzaiola aitortu digu durangarrak, nahiz eta “oso nerbioso egon, bai aurretik eta momentuan”. Dena dela, bertsotan “daukazun eguna asko izaten dela” gaineratu digu eta joan den asteburuan, Balmasedan, “egun ona” egokitu zitzaiola zehaztu du (bertsoa.eus atarian entzun daitezke saioko bertsoak). Balmasedan Bizkaiko eskolarteko txapela jantzi ostean, ekainean, Saran jokatuko du Euskal Herrikoa. Aurretik, baina, igande honetan dauka hitzordu garrantzitsua: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberriko faseko saioa.

Bere lehenengo Bizkaiko txapelketa da. Barikuro bertso eskolan prestaketa saioak izaten dituzte eta aspaldian intentsoago dabiltza. Hala ere, bere lehenengo txapelketan “ahalik eta gehien disfrutatzea” dauka helburu Gorkak. Getxoko Fadura kiroldegian kantatuko du igandean eguerdiko 12etan.

Joan den asteburuan Abadiñoko Aitor Bizkarrak  irabazi zuen kanporaketa. Asteburu honetan hiru kanporaketa izango dira: larunbat arratsaldean Elorrioko Arriola Kultur Aretoan eta igandean, goiz eta arratsaldez, Getxoko Faduran. Getxon kantatuko dute Durangaldeko ordezkariek. Goizean Gorka Pagonabarraga durangarrak eta arratsaldean Iurretako Eneko Abasolo “Abarkas”-ek eta Amorebieta-Etxanoko Beñat Romerok.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu