Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:26 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

CCOO sindikatuak Durangaldeko SAD etxe laguntza zerbitzuko lankideekin batera mobilizazioetan jarraituko du

logo ccoo

Testua · CCOO

SAD-eko langileek garrantzi handiko zerbitzua burutzen dute, behar gehien duten bizilagunen artean, menpekotasuna duten artean.

Zerbitzu hau, langile kualifikatu eta tituludunekin egiten da eta aspaldi ikusten gabiltza nola murrizten ari den hauek duten lan karga eta baita langile kopurua, Durangaldeko SAD zerbitzuko langileen artean.

CCOO sindikatuak eta SAD zerbitzuko  langileek Durangaldeko amankomunazgoari beharrezkoa den zerbitzu honen alde apostu egiteko eskatzen diogu, zerbitzu honen publizitatea areagotuz, funtzio gehiago eginez eta erabiltzaile bakoitzari ordu gehiagoren zerbitzua eskainiz.

Guzti honegaitik, Durangaldea zuzentzen duten politikak ez badira aldatzen, CCOO sindikatuak gure mobilizazio egutegiarekin jarraituko dugu.

Datorren  LARUNBATA MAIATZAK 12 EGUERDIKO 12.00 etan ANDRA MARI ELIZAREN ELIZPEAN mobilizatuko gara menpekotasuna duten pertsonen defentsan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu