CCOO sindikatuak Durangaldeko SAD etxe laguntza zerbitzuko lankideekin batera mobilizazioetan jarraituko du
Testua · CCOO
SAD-eko langileek garrantzi handiko zerbitzua burutzen dute, behar gehien duten bizilagunen artean, menpekotasuna duten artean.
Zerbitzu hau, langile kualifikatu eta tituludunekin egiten da eta aspaldi ikusten gabiltza nola murrizten ari den hauek duten lan karga eta baita langile kopurua, Durangaldeko SAD zerbitzuko langileen artean.
CCOO sindikatuak eta SAD zerbitzuko langileek Durangaldeko amankomunazgoari beharrezkoa den zerbitzu honen alde apostu egiteko eskatzen diogu, zerbitzu honen publizitatea areagotuz, funtzio gehiago eginez eta erabiltzaile bakoitzari ordu gehiagoren zerbitzua eskainiz.
Guzti honegaitik, Durangaldea zuzentzen duten politikak ez badira aldatzen, CCOO sindikatuak gure mobilizazio egutegiarekin jarraituko dugu.
Datorren LARUNBATA MAIATZAK 12 EGUERDIKO 12.00 etan ANDRA MARI ELIZAREN ELIZPEAN mobilizatuko gara menpekotasuna duten pertsonen defentsan.