Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:26 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

IURRETAKO UDALA · «Zatoz Iurretako III. Mintzopotera eta Go!azen karaokera»

Agresion sexista Iurreta

Iurretako Udala.

Iurretako Udala

Iurretako Udalak eta Euskararen Aholku Batzordeak Mintzopotea antolatu dute hirugarren urtez. Maiatzaren 11n izango da, eta berrikuntzez josita dator. Ekitaldiaren amaieran, Ikimilikiliklik argazki-lehiaketaren sariak banatuko dira, eta, gainera, ume eta gaztetxoek Go!azen Karaokearekin abesteko eta dantzatzeko aukera izango dute.

Mintzopotea 19:00etan hasiko da, Dantzari auzunean (euria eginez gero, Askondo kaleko aterpean). Edalontzia esku batean eta pintxoa bestean, euskararen inguruan eta euskaraz jolastu eta gure kontuen gainean berba egingo dugu.

Mintzopotea amaituta, 20:30 inguruan, Ikimilikiliklik argazki-lehiaketaren sariak banatuko ditugu. Euskararen aldeko mezu politenak eta argazki originalenak sarituko ditugu, eta irabazleek talde-bazkari batekin gozatzeko aukera izango dute.

Arratsaldeari amaiera emateko, ume eta gaztetxoei zuzendutako Go!azen karaokea izango dugu Askondo kaleko aterpean, Iban Garcia Youtuberrak aurkeztuta.

Noiz: maitzak 11, 19:00etan

Non: Dantzari auzunean; euria egiten badu, Askondo kaleko aterpean.

Izena emateko epemuga: maiatzak 8.

Herritar guztiak zaudete gonbidatuta, erdu Mintzopotera!. Izena emateko, 946201200 telefono-zenbakira deitu edo idazkaritza@iurreta.eus helbidera idatzi behar duzue.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu