Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
12:29 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Eleizetan programaren XIX. edizioak Amorebietako ermita eta elizak musikaz beteko ditu

Maiatzean Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan ganbera-musikaren arloan Euskadin egiten den programarik originaletariko bat entzun ahal izango da, Eleizetan programaren XIX. edizio honetan. Programari originaltasuna ematen diona hain zuzen ere kontzertuen kokapena da. Kontzertuok herriko ermita eta elizetan egingo dira.

eleizetan 2018

Andoni Agirrebeitia, Luisja Ugarte eta Luciano Martínez.

Aurtengo programa bost kontzertuk osatzen dute eta esperientzia eta kalitate handiko musika taldeak izango dira.

VOLOSI2

Edizio honetan zornotzarrek ondoko kontzertuez gozatzeko aukera izango dute:

  • VOLOSI Larunbata, maiatzak 12, Etxanoko Andra Mari eliza, 20:00etan. Volosi birtuosismo harrigarria duen poloniar hari boskotea da, jatorri tradizionala duten musikariz eta musika-tresna jotzaile klasikoz osatutakoa. Euren musika paregabea da, zirraragarria eta abenturazalea izateaz gain, klasizismo eskuragarriaren eta Karpatoetako musika herrikoiaren arteko nahasketa magikotik sortutakoa. Europako Ekialdeko malenkonia eta musika zaporea. Jaialdi askotan aritu dira, Alemaniako, Danimarkako, Txekiako, Ukrainako, Georgiako… garrantzitsuenetan, eta duela denbora gutxi (2017) Katowiceko Womex-aren inaugurazio ekitaldian jo zuten, Polonian.
  • BALAGUÉRA. Igandea, maiatzak 13, Bernagoitiako San Migel elizan, 12:15ean. Balaguéra da Gaskoinian hego haizeak hartzen duen izena, eta 1998tik, baita Gaskoiniako Pirinioetako kantu polifoniko tradizionalaren errepertorioari bizia ematea erabaki zuen Biarnoko abeslari taldearen izena ere. Gaskoiniako Pirinioetan kantuaren kultura alde guztietan ikusten da, igandeetako mezatatik hasi eta herrietako jaietara.  Hainbeste denboraz baztertuta egon den abesteko modu horrek presentzia berezia du Pirinioetan, eta hainbat lurraldek partekatzen duten ondarea da, Portugaldik Estoniara, Biarnotik eta Korsikatik igaroz. Musikaren teknika hori XV. mendean ere ezagutzen zen, elizako fabordoiei esker.  Gehienetan okzitanieraz kantatzen dituzten abestiak, maitasunaren grina, baina baita jaia ere, azaleratzen dituzten benetako poesia abestuak dira, eta gaur egun, euren hizkuntza eta kultura normaltasunez bizi nahi duten Gaskoiniako eta Okzitaniako gazteriaren nahiak ere adierazten dituzte.
  • MELODÍAS INTEMPORALES. Ostirala, maiatzak 18, Boroako San Pedro ermitan 20:00ean. Beti ere harrigarria den efektu sinestezinen paleta erakusten duen Diego Caicedo gitarra jotzaile soil eta dotorearen hari elektrizagarriak, Ilona Schneider sopranoak eskaintzen dituen melodia bikainekin lotzen dira, Errenazimenduko errepertorioko bihotzetik lan garaikideetara eramaten gaituen errepertorio zabalarekin gozarazteko. Caccini, Granados, Ravel, Villa-Lobos, Ellington, Debussy, Gershwin, Strauss… denboraz gaindiko edertasuna erreibindikatuz eta ñabardura eta soinu berriak emanez, errespetu sakonetik eta miresmen handienetik.
  • TRÍO ORIÓN Larunbata, maiatzak 19, Garitondoko San Isidro ermitan, 20:00etan.  2017an sortu zen, Benedicte Palkok ematen duen Euskadiko Musika Goi Ikastetxeko (Musikene) Kamerako Musika ikasgaiaren bitartez. Oso desberdinak diren baina aukera tinbrikoz beteta dauden hiru musika-tresnez osatutako oso ohikoa ez den elkarketak, XX. mendearen hasierako jatorrizko errepertoriora hurbiltzeko jakin-mina sortu du Orion hirukotearengan.
  • XABIER DE FELIPE ETA ARRATE MONASTERIO Larunbata, maiatzak 26, 20:00etan Dudeako San Miguel ermitan. Bilboko Koralean hasi zen biolina jotzen. Goi Mailako karrera amaitu zuen Musikenen. EGOko eta Musikeneko Orkestra Sinfonikoko kontzertinoa, Scheswig-Holstein, Junge Deutsche Filarmonie eta Gustav Mahler Orquesta, izeneko orkestra gazteetako kidea, gaur egun, eta 2014tik, Hanburgoko NDR- Sinfonierorchester izenekoaren lehen biolina da. Gaztea den arren, bere ibilbidean hainbat sari (Ruperto Chañí Hari Nazio Saria; Ciurtat de Liria Nazioartekoa…) eta beka (Nicanor Zabaleta 2009) lortu ditu.

Bermeotarra. Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatorioan amaitu zituen piano eta musika goi ikasketak, ohorezko saria lortuz bi espezialitateetan. Londoneko Royal College of Music izenekoan sartu zen, Graduostekoa eginez, eta aipamanerakin diplomatuz. Sari asko jaso ditu, jaialdietan hartu du parte eta errezitaldiak eskaini ditu oso areto ezagunetan, Auditorio Nazionalean, Teatro Monumentalean, Juan March Fundazioan, Palau de la músican, Santanderreko Palacio de Festivales aretoan, Kursaalean, Arriagan, Euskaldunan…

Antolatzaileek kontzertu guztietarako doako autobus bat jarriko dute. Autobusa kontzertua baino 30 minutu lehenago aterako da Gudari kaleko autobus geralekutik (45 minutu Bernagoitiara joateko).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu