Osteguna,
2024ko Azaroak14

MugaKultura

loader-image
Durango
6:16 am,
temperature icon 6°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

4.000 EUROKO ORDAINSARIA · Gerra Zibil garaian Elorrioko errealitatea aztertzeko beka deialdia ireki da

1936-1946 urte tartean Elorrioko gertaera eta errepresio sozial, politiko, kultural zein ekonomikoa aztertzeko asmoz, ‘Laumunarrieta 1937’ Elkarteak Elorrioko Udalaren laguntzaren bidez beka batentzako deialdia ireki du. Beka horrek Elorrion izandako erasoaldia eta ondoren gertatuak aztertzea izango du helburu, eta, horretarako EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza izango dute.

Jon Ander Ramos + Txus Arrieta

Jon Ander Ramos eta Txus Arrieta Elorrion. ARGAZKIA. Elorrioko Udala

Bekak lau hilabetez iraungo du, eta hautatutako ikertzaileak 4.000 euroko ordainsaria jasoko du. Hautagaiek ekainaren 15era arte izango dute beren burua aurkezteko epea, eta norbanakoak edo ikerketa taldeak aurkeztu daitezke.

“Belaunaldi baten memoria osatzen lagundu nahiko lukeen ikerketa abiatu nahi dugu, ikerketa egituratu eta plangintza batean eman, atalez atal, oinarri zientifikoz interpretazio objektiboena eginez. Gerra garaian Elorrion gertaturikoak jasotzeko eta harilkatzeko ahalegina da, azken finean. Beka honek herrian bizi izan zena testuinguratzeko balioko digu”, adierazi du Txus Arrieta zinegotzi eta ‘Laumunarrieta 1937 elkarteko kideak.

Izan ere, eta nahiz eta ez izan Durangon edo Otxandion izandako bonbardaketen eragin berbera, Elorrion ere airez jaurtitako bonbek hainbat kalte eragin zituzten. Horrez gain, Intxorta mendian izandako erasoaldietan dozenaka pertsona hil eta zauritu ziren Elorrioko aldean.

· Epaimahaia · Beka lortzeko, espediente akademikoa eta memoria historikoari buruzko lanak egin izana baloratuko da. Hautagaiak aukeratzeko Elorrioko udaleko ordezkari bat, Laumunarrieta 1937 elkarteko kide bat, Jon Ander Ramos EHUko historia irakaslea eta beste aditu batek osatuko dute epaimahaia.

Dokumentazioa Elorrioko Iturri Kultur Etxera Laumunarrieta 1937 Elkartearen izenean bidali beharko da postaz edo eskuz. Informazio gehiago izateko, oinarriak www.elorrio.eus orrian daude eskuragarri.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu