Osteguna,
2024ko Maiatzak16

MugaKultura

loader-image
Durango
6:08 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Abadiñoko Udalak herritarrak animatzen ditu genero ikuspegitik aztertzera Traña-Matienako jai-egitaraua

· Eraso sexistarik gabeko jai giro eta berdinzaleagoak bultzatzeko

Abadiñoko Udalak herritar guztiak animatu ditu parte hartzera San Prudentzioko jaiak genero ikuspegitik aztertzeko proiektu batean. Horretarako, Udalak  herritar guztien eskura jarri du  material berezi bat, Errota Kultur Etxean jaso daitekeena.

Matiena San Prudencios

Fiestas de Traña-Matiena. PHOTO. A.U.

Maiatzaren 30ean, 19:00etan, batzar bat egingo da Errotan, eta bertaratzen diren guztien artean  hausnartuko da jai-ekitaldiak genero ikuspegitik aztertu ondoren ateratako konklusioak (batzar horretara joan nahi duenak, jakinaraz dezala helbide honetara idatzita: berdintasuna@abadiano.org). Ekimen honekin bilatzen dena da herritarrek proposamenak egitea Matienako jaiak urterik urte gero eta  berdinzaleagoak eta inkusiboagoak izan daitezen, Berdintasun Arloko zinegotzi Janire Morenok adierazi duenez.

Saio hori izango da Abadiñoko Udaleko Berdintasun Arloak jaietan parekidetasuna bultzatzeko  prestatu dituen hiru gogoeta-bileretatik bigarrena. Lehenengoa  apirilaren 11n egin zen, eta bertara azaldu ziren Jai-batzordeko kideak, Abadiñoko jubilatuen  Elkartekoak, Txosnak-Gazte Asanbladakoak, udal arduradunak, Kulturako teknikaria eta Berdintasun teknikaria.

· 2000 txapa · Bestalde, jaietan 2000 txapa banatuko dira, esaldi hauekin: «Eraso sexistarik ez», «Ezetza ezetza da», eta «No es no». Txapak dohainik banatuko dira tabernetan, txosnetan, Errotan, Mediatekan, Udal Bulegoan eta Beldur Barik gunean. Leku beretan, gida bat banatuko da zeinetan azaltzen den nola jokatu  eraso sexisten aurrean, eta Berdintasun Arloko zinegotziaren gutun bat gonbit eginez jai ez-sexistak ospatzera. Taberna eta txosnetako arduradunei eskatuko zaie  ez jartzeko musika sexistarik euren lokaletan, eta kartelak banatuko dira taberna eta txosnetan gogoratzeko jendeari  “lirdinga” edo “astuna” izatea edo “eskua sartzea” ez dala ligatzea. Azkenik, eraso sexisten aurkako baso-euskarriak ere banatuko dira txosnetan.

Berdintasun Arloak indarkeria matxistaren aurka egiteko bultzatutako Abadiño Sex zerbitzuan, berriz, jaietako eraso sexisten gaineko sentsibilizazio lan bat egin da bertan parte hartu duten neska-mutilekin. Lan hori Beldur Barik gunera eramango da, eta gonbit egingo zaio jendeari eraso sexisten aurkako mezuak sortu ditzan. Orobat, indarkeria sexistaren aurka sentsibilizatzeko edalontziak, txapak eta poltsak banatuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu