Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
12:02 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

Amorebieta-Etxanoko ikasleek ekonomia zirkularraren onurak aztertu dituzte

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta herriko ikastetxeek eskolako Agenda 21 programaren  jardunaldi tekniko batean parte hartu dute. Jardunaldi honetan ekonomia zirkularraren onurak aztertu ahal izan dituzte.

circular

Ekonomia zirkularraren helburua baliabideak aprobetxatzea da eta beraz, hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzea nagusitzen da.  Gai hau ardatz hartuta, urtean zehar, eskola umeek sistema honen aplikazio posibleak landu beharko dituzte herria egunez egun hobetzen joateko.

Jardunaldian Inazio Gonzalok (biologoa eta ingurumen hezitzailea) ekonomia zirkularrari buruzko hitzaldi bat eman zuen ikasle eta irakasleen aurrean.

Amorebieta-Etxanoko alkateak, Andoni Agirrebeitiak, eta udal arkitektoak, Eider Galarzak, ere parte hartu zuten jardunaldian. Hurrengo hilabeteetan beste jardunaldi bat egingo da udal eskola foroan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu