Abadiñoko Udalak Astolako igerilekua hobetu du barneko zarradura batekin
· Lana 7.000 euro kostatu da eta Aste Satuan egin da
Abadiñoko Udalak Astolako igerilekua hobetu du kristalezko zarradura bat jarriz igerilekuetatik aldagela eta takiletarainoko bidean. Alkateak argitu du zarradura horri esker tenperatura egokia mantendu ahal izango dela pasilo horretan. «Lehen haize-lasterrak egoten ziren eta igerilekutik ateratzen zen jende asko hotzitu egiten zen aldagelara bidean. Orain erabiltzaile askok nabaritu dute aldea eta oso pozik agertu dira», esan du alkateak.
Lana 7.000 euro kostatu da eta Aste Satuan egin da, igerilekuko ohiko jarduna ahalik eta gutxien oztopatzearren.