Durangok parke berri bat izango du Kurutziaga Ikastolan
Durangok parke berri bat izango du laster. Apirilaren bukaeran, Kurutziaga Ikastolak, erabilera publikoko aisialdi gune berri bat izango du, herrian genero ikuspegiari erantzuten dion lehenengoa.
Jolas gune berria Durangoko Udalak, 35 urtez lagatutako lurzoru mugakideari esker handitu ahal izan da. Lagatze hau, 2017ko ekaineko plenoan onartu zen. Talde politiko guztiek, PP izan ezik, alde bozkatu zuten.
Urtarrilaren 31n Aitziber Irigoras alkateak, Pilar Ríos Aukera Berdintasun Presidenteak eta Mari Jose Balier Hirigintzako Presidenteak, azkeneko fasean aurkitzen ziren instalakuntzak bisitatu zituzten. Kurutziaga Ikastolako zuzendariaren, Urko Rodriguezen, gonbitepean eta Kimetz Munitxa proiektuaren diseinatzaileetako batekin batera, proiektuaren xehetasunak ezagutu ahal izan zituzten bertatik bertara.
· Proiektu inklusibo eta berritzaile · Gobernu taldeak, proiektu inklusibo eta berritzaile hau goraipatu du, modelo tradizionalarekin apurtzen duena, mutilak patioen jabe diren eta neskak baztertuta geratzen diren modeloa, alegia.
Durangoko Udala, hirigintza diseinuetan genero ikuspegia aplikatzeko eta herritarrentzako aisialdi espazio berriak irekitzeko esfortzua ari da egiten eta modu oso positiboan baloratzen du udalaren eta Kurutziaga Ikastolaren arteko elkarlana, zeinari esker, durangar guztiek parke berri hau erabiltzeko aukera izango duten.