Bihar, inmigrazioari buruzko drama sozial bat Abadiñoko Errotan
Rivas-Vaciamadrideko “Travesías” antzezlana taularatuko du zapatuan, 20:00etan, Abadiñoko Errota Kultur Etxean (sarrera, 3€).
Etorkinek bizi duten drama du ardatz, eta itxaropenerako bidaia bat kontatzen du. LaTEAdeTRO konpainia talde amateur bat da, 2004tik hona hogeita hamar bat sari jaso dituena hanbat lehiaketatan. Kulturako zinegotzi Eneko Etxebarriak herritar guztiak animatu ditu lan hori ikustera joan eta saioaz gozatzeko.