Osteguna,
2025ko Martxoak06

MugaKultura

loader-image
Durango
2:21 am,
temperature icon 14°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Bihar zabaltzen da Durangoko 13. Aukera Azoka

Martxoaren 2tik 4ra, ostiraletik igandera, Durangoko 13. Aukera Azoka ospatuko da Landako Gunean. Durangaldeko Merkatari Elkarteak, Dendak Bai, antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren eta Durangoko Udalaren laguntzarekin.

AZOKA

Edizio honetan, aurreko urteetako parte hartzailez gain, saltoki berriak gehitu dira. Beraz, bertaratzen direnek eskaintza zabalagoa topatuko dute. Guztira, Durango, Abadiño eta Iurretako 32 dendek beheratutako prezioekin denboraldi honetako produktuak eta beste batzuetakoak eskainiko dituzte, stock soberakina saltzeko asmoz.

Mota askotako sektoreak batuko dira parte hartzaile guztien artean: haurrentzako zein nagusientzako arropa, kirol dendak, oinetakoak, etxerako tresnak, kotxeak, optika, besteak beste.

· Gune gastronomiko bat · Aurten ere gune gastronomiko bat egongo da, non gazi eta gozoak eskainiko diren Saltsan, Croqueta y Presumida eta Gozaturen eskutik. Gune honetan ekintza gehigarriak ere eskainiko dira: txikientzako gozogintza, sukaldari eta Origami tailerrak egongo dira. Nagusientzako prestatu diren ekintzen artean, aldiz, ogigile batek hitzaldi bat emango du, besteak beste.

Aurreko urteetan bezala, sarrera doakoa izango da, eta erosketak egiten dituztenek 2 ordu dohainik izango dute Landako Guneko aparkalekuan. Horrez gain, erosketak egiten dituztenen artean, 500 euroko balioa duen bidai bat, bi afari Kobika Jatetxean eta deskontu txartelak zozketatuko dira.

· Txikiak · Txikientzat aisialdirako gune bat egongo da. Nagusiak standak ikusten dituzten bitartean edo gune gastronomikoa bisitatzen duten bitartean, umeak txikiparkean egon ahal izango dira monitoreen zaintzapean. Larunbata goizean, 12:30etan, ipuin kontalari bat egongo da ingelesez, Kids&Us akademiaren eskutik.

Ordutegiari dagokionez, ostiral eta larunbatean azoka 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Igandean, berriz, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Inaugurazio ofiziala ostiralean izango da, arratsaldeko 17:00etan. Durangoko udal-agintariak daude bertara gonbidatuta. Dendak Bai elkarteak eskualde guztiko eta beste gune batzuetako jendea erakartzea espero du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu