Amankomunazgoko adikzioen prebentziorako zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bat antolatu du
Durangaldeko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bat antolatu du. Datorren martxoaren 22an hasiko da, ostegunean, 18:30etatik 20:00etara. Guztira bederatzi bilera izango dira eta 15 20 pertsonak hartu ahal izango dute parte. Batzarrak astero izango dira, 60 edo 90 minutukoak izango direlarik. Kurtsoa amaitu ostean eta bederatzi saio egin eta gero jarraipen bilera bat egingo da.
Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Durangon, Askatasun Etorbidean 11 behean dagoen Adikzioen Prebentzioarako Zerbitzuan, 94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera. Kurtsoa dohainik izango da eta eskatzen den baldintza bakarra “tabakoari uzteko benetan konbentzitua egotea da”, azaldu dute Amankomunazgoko Zerbitzutik.