Larunbata,
2025ko Otsailak01

MugaKultura

loader-image
Durango
9:55 pm,
temperature icon 8°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

EMAKUME NEKAZARIEN AZOKA ZAPATUAN · Amorebieta-Etxanok Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu  martxoaren 8a , Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko.  Ipuin kontalaria umeentzat, zine zikloa, Emakume Nekazari eta Artisauen XXI. Azoka… guzti hauek Amorebieta-Etxanoko Udalak martxan duen Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Planaren barruan sartzen dira.  

AMORE

· Emakume nekazarien azoka · Martxoaren 8a dela-eta egingo diren jarduerak, larunbatean hasiko dira, martxoaren 3an. Zubiondo parkean Emakume Nekazari eta Artisauen XXI. Azoka egongo da. Euskal Herriko hainbat lekutatik etorriko dira emakumeak produktu aukera zabalarekin: ogia, ahatearen ingurukoak, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, etxean egindako hanburgesak, barazkiak, gazta eta esnekiak, bitxigintza, larrua, zeramika, arropak edota birziklatutako osagarriak, etab.   Era berean, txosna bat jarriko da janari eta edariarekin. Jarduera honen bidez eta “Balioak Aldatu eta Emakumeak Ahaldundu” ardatz hartuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak emakumeak ahalduntzeko baldintzak erraztea du helburu eta emakumeak ikusarazi kultura arloan eta gizartean orokorrean.

Eskuz egindako produktuez gain, txistulariak, trikitilariak eta dantzariak ere egongo dira.  Eguna amaitzeko, Zubiondo parkean bertso saio bat egongo da Zornotzako emakumeen eskutik.

· Martxoak 8 · Ekitaldi nagusia Herriko Plazan izango da. Bertan elkarretaratzea egingo da eta ondoren Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta erakunde adierazpen bat irakurriko da. 13:00etan izango da.

Musika ere protagonista izango da egun honetan. 19:30ean Zornotza Aretoan Ane Ibarra biolin-jole zornotzarrak eta Nora López biolontxelo-joleak kontzertua eskainiko dute. Hauez gain, Ostargi abesbatza eta Some Rockers taldea ere kontzertuan izango dira.

Umeentzat ere antolatu dira ekintzak. Horrela, martxoaren 10ean udal liburutegian ipuin kontalari bat egongo da beraientzat.

· Kine Zikloa · Kine Zinekluba elkarteak sustatuta Kine Zikloa eskainiko da martxoan Zornotza Aretoan. Martxoaren 6an “You were never really here” filma ikusi ahal izango da. Ostean solasaldia eta irakurketa dramatizatua egongo da Urgotxouren eskutik. Hurrengo filma, “En cuerpo y alma”, martxoaren 13an ikusi ahal izango da. Azkeneko filma berriz, martxoaren 20an: “Recuerdos de Fukushima”. Honen ondoren, solasaldi bat egingo da eta horrekin zikloa amaitutzat joko da.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu