Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
7:53 am,
temperature icon 6°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Bartolome Ertzillak ikasturteko bigarren Jam Sessiona ospatu du ostiralean Plateruenan

Ostiral honetan, otsailak 23, gaueko 21:30etan, Bartolome Ertzilla Musika Eskolak antolatuta (Eskolako Musika Moderno mintegiak gidatuta) ikasturte honetako bigarren Jam Sessiona ospatuko da Plateruena Kafe Antzokian.

Durango Jazz Connection

Durango Jazz Connection.

Ostiralekoa 19. Jam Sessiona izango da. Proiektu hau Musika eskolak 2007- 2008 ikasturtean martxan jarri zuen Plateruena Kafe Antzokiarekin batera. Helburu ezberdinen artean eskolan martxan jarritako ildo modernoaren emaitzak herrira zabaltzeko asmoarekin. Hala, hiru saio antolatzen dira ikasturtero. Musika eskolako ikasleek aukera paregabea izaten dute musikari gonbidatuekin eszenatokia  konpartitzeko.

Maila handiko musikariak hurbildu dira Durangoko Jam Session hauetara, besteak beste Alberto Arteta, Carlos Velasco, Diego Gálaz, Julen Izarra, Omar Acosta, etab.

· Durango Jazz Connection · Oraingo honetan “Durango Jazz Connection” laukoteak zabalduko du Jam Sessiona, eskarmentu handiko lau musikariz osatutakoa:  Mikel Núñez Pianojole durangarra, Zornotzako Jou Gonzalez klarinetean, Iñaki Jaio bateriajole durangarra ere eta Lolo García baxu elektrikoarekin.

Hasierako tarte honen ostean zabalduko da Jam Sessiona eta nahi duten musikari guztiak parte hartu ahal izango dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu