Igandea,
2025ko Otsailak02

MugaKultura

loader-image
Durango
6:04 am,
temperature icon 5°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Zabaldu da epea XXX. Burduntziko bildots txapelketan izena emateko Abadiñon

· Otsailren 17ko bazkarirako sarrerak merkeago aurten parte-hartzaileentzat

Zabalik dago, otsailaren 9ra arte, San Blasetako jai-egitarauaren barruan otsailaren 17an egingo den XXX. Burduntziko Bildots Txapelketan izena emateko epea, Ima Zapardiez jaietako zinegotziak gaur esan duenez. Bizkaian egiten den era honetako txapelketa handiena da, eta aurten 50 talderaino bilaraziko ditu Zelaietako probalekuan bildots bana erretzeko eta ondoren bildots erreak herri-bazkari batean jateko. Zapardiezek esan duenez, Udalak merketu egin die aurten bazkariaren prezioa txapelketan parte hartzen duten taldeei.

Bildotsak17.cdr

Hala, talde baten ordez izena ematen duen parte-hartzaile bakoitzak sarrera bat dohainik izango du eta beste 6 lortu ahal izango ditu 12na eurotan. Erretzaileendako erreserbatu gabeko sarrerak salgai jarriko dira otsailaren 12an Errota Kultur Etxean eta Mediatekan, 15 eurotan. Aurreko urteetan bazkarirako sarrerak 20€ kobratu izan da, eta parte-hartzaile bakoitzak 6 sarrera lortu zitzakeen bildots bakoitzeko, 6na eurotan.

Udalak bildotsa eta ikatza jarriko ditu, eta lehiakideek hura erretzeko tresneria. Txapelketan Izena eman nahi duenak Errotan eta Udal Mediatekan egin dezake.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu