Igandea,
2025ko Otsailak02

MugaKultura

loader-image
Durango
6:00 am,
temperature icon 5°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

250 abelburu eta baserri eta artisau produktuen ehun bat saltoki San Blas Azokan

 Datorren zapatuan  den Abadiñoko San Blas azokan 250 abelburu  izango dira, baserri eta artisau produktuen ehun bat saltoki, baserri tresnen 19 saltoki, artisautza produktuen 26 saltoki, eta 21 erroskila saltoki.

SANBLAS 27

San Blaseko gozokiak. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Jose Luis Navarro alkateak esan duenez, azoka berriro bihurtuko da “baserrietako gizon-emakumeek egiten duten lanaren erakusleiho onena”, eta gomendatu du kanpotik datozen bisitariek erabili dezatela garraio publikoa, aurten azoka zapatuan jausten denez bestetan baino jende gehiago egon liteke eta.

Landa Garapen, Turismo eta Merkataritzako udal zinegotzi Iñaki Rekaldek azokan erosi ahal izango diren produktuen “kalitate handia” azpimarratu du. «Abadiñarrok harro gaude gure azokaz eta euren eguneroko lanaren puruz San Blas eguna  gu guztiontzat  hitzordu amestu bat bihurtzen duten baserritar guztiez», esan du.

· 150 abere · Urtero bezala, abelburuak –ehun bat buru– trinkete ondoko karpan egongo dira salgai: zaldiak, behiak, ardiak e.a. Horiez gain, 150etik gora abere ere egongo dira ikusgai karpan: behi frisoiak (8), pirenaikoak (22), limusinak (17), montxinak (8), terreñak (8), txarolesak (9), mendiko asturiarrak (5) eta betizuak (8).

Orobat egongo dira Euskal Herriko zaldiak (4), pottokak (1), zelatzeko pottokak (2), blondak (8), azpigorriak (12), Enkarterriko astoak (4), sasi ardiak (12), Karrantzako ardi muturbaltzak (12) eta ardi latxak (14).

Urtero bezala, abere onenak saritzeko txapelketa bat egingo da eta  sari hauek banatuko dira: 300€ eta garaikurra azokako lote onenari, herriko behi onenari, herriko zekor onenari, eta herriko zezen onenari.

· 80 saltoki · Kutxa baten laguntzarekin antolatutako baserriko produktuen azokak 80 saltoki izango ditu trinketeko aparkalekuan, non ohiko elikagaiak salduko diren: ogia, euskal pastela, gozokiak, frutak eta ortuariak, txakolina, sagardoa eta ardoa. Orobat salduko dira gazta, ahate kontserbak, hestebeteak, eztia, marmeladak, baserriko txorizoa, esnekiak, ogi ekologikoa, olioa, arrain kontserbak eta euskal hanburgesak.

Era berean, baserriko makinen 19 saltoki egongo dira (Gaztañodi eta Iturritxo kaleetan), 7 talo txosna (Ferialeku plazan eta Trinketeko parkinean), 21 erroskila saltoki (azoka osoan), 12 landare saltoki (baserriko produktuen saltzaileen ondoan) eta beste zortzi saltoki burdin gauzenak (Gaztañodi kalean), zurezko tresnenak (Gaztañodi kalean) eta uhalgintzakoak (abereak egongo diren lekuaren ondoan). San Blasetako idi-proba famatuak otsailaren 3an hasi eta 12an bukatuko dira, eta 25 idi-buztarri  lehiatuko dira euretan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu