Igandea,
2025ko Otsailak02

MugaKultura

loader-image
Durango
6:04 am,
temperature icon 5°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

EH BILDU: «Durango-Gasteiz-Durango autobus zerbitzuak hobekuntza nabarmenak izango ditu hurrengo kontratu esleipenean»

Durango, Izurtza, Mañari eta Otxandioko herritarrak luzaroan kexu izan dira Durango-Gasteiz-Durango autobus zerbitzuaren gabeziez; urte luzez egon dira herri horietako herritarrak autobus zerbitzu duin baten aldeko aldarrikapenak egiten.

Sin título-1

PHOTO · CuadraBus

 

EH Bilduk beti defendatu izan du gure herri eta eskualdeak lotuko dituen garraio publiko eraginkorra behar dugula, herritarren eskakizunak beteko dituen zerbitzua izan behar dela garraio publikoa. Honegaitik, bai Alkatetza dugun herrietan zein oposizioan gauden herrietan garraio publikoa hobetzeko lan egin izan dugu: herritarrekin bilerak beraien beharrizanak ezagutzeko, sinadurak bilketak zein Bizkaia zein Arabako Aldundiekin bilerak eta proposamenak egiteko; eta lan guzti horiek emaitza izango dute orain.

Durango-Gasteiz-Durango autobus zerbitzuak hobekuntza nabarmenak izango ditu hurrengo kontratu esleipenean, eta, ondorioz,zerbitzua hobetuko da bai astegunetan zein asteburuetan; astegunetan sei edo zazpi autobus zerbitzu noranzko bakoitzean edukitzetik hamar izatera pasatuko da eta asteburuetan, aldiz, lau izatetik seira.

· Alegazioen erantzunak · 2014an Arabako Aldundiari egindako 230etik gora alegazioen erantzunak orain ari dira heltzen etxe zein erakundeetara; EH Bilduko Otxandio, Izurtza, Mañariko eta Durangoko Udaletako ordezkariak pozik gaude alegazioen erantzuna norabide egokian doalako, eta, hein handi batean, gure aldarrikapenak entzunak zein jasoak izan direlako, baina, gure  iritziz denbora gehiegi hartu du Aldundiak alegazioak erantzuteko eta garraio zerbitzua hobetuko duten neurriak hartzeko; bitartean herritarrak egoera sufritzen egon dira; espero dugu erabiltzaileek zerbitzu berriaren onurak epe laburrean disfrutatu ahalko dituztela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu