Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
2:13 am,
temperature icon 10°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Prest dauka Iurretako Zaldai Mendi Taldeak 2018rako erronka

Izaskun Ellakuriaga

Zerrenda jakin batetik adierazitako gutxieneko mendi tontorrak igo behar ditu erronka egiteko prest dagoenak. Horretarako azaroaren 30era arteko epea dauka. Zaldai Mendi Taldeak errepikatu egingo du iaz lehenengoz antolatu zuen mendi erronka.

zaldai

Mendizaletasuna bultzatu eta inguruko mendiak ezagutzera emateko asmoarekin eratu dute beste behin erronka. Parte hartzea zabala da eta bakarrik, familian, lagunekin zein txakurrekin batera mendi tontorra igotzea aitzakia hartu eta Euskal Herriko leku ezberdinak ezagutzeko aukera dago.

Euskal Herriko 30 bat mendiren artean egin behar du aukeraketa erronkazaleak. 18 urtetik beherakoa bada, zerrendako 5 mendi igo beharko ditu (gutxienez 3 herrialdetakoak) eta 18tik gorakoa bada zerrendako hamar mendi (gutxienez 5 herrialdetakoak). 0-10 urte arteko gaztetxoek ere izena eman dezakete erronkarako. Euren kasuan, Euskal Herriko buzoidun edozein mendik balioko du erronkarako.

· Partehatze handia · Iaz 81 pertsonek burutu zuten Zaldai mendi taldeak ipinitako erronka. Aurten ere partehartze handia itxaroten dute. Dagoeneko zaldaimenditaldea.org webgunean informazioa eskuragarri dago eta parte hartzeko galdetegia ere bai. Erronka burutzen dutenen artean, sariak banatuko dira abenduan egingo den II. Mendi Astean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu