Osteguna,
2024ko Irailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
12:24 am,
temperature icon 17°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Durangok emakumeak kulturan duen lekua aztertuko du hitzaldi ziklo baten bitartez

Zikloa, Skolastikako Josune Muñoz hizlariak zuzenduko du eta Bizenta Mogel udal Liburutegian ospatuko diren 5 hitzaldiz osaturik egongo da. Jardunak urtarrilaren 25ean, otsailaren 22an, martxoaren 22an, apirilaren 26an eta maiatzaren 24an izango dira, 19:00ean.

 

J.Muñoz©kc.05a.-642x336

Josune Muñoz. ARGAZKIA. Skolastika

Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiak “Creadoras de cultura: más allá de la literatura” izeneko hitzaldi zikloa antolatu du. Ekimenak, alde batetik, emakumeek literaturak eskaintzen dituen aukera anitzei zer nolako erabilera eman izan dioten eta ematen dioten ezagutzera eman nahi du, eta beste alde batetik, aldiz, emakumeek kultura sortzaile bezala duten lekua aztertu eta egindako lana ikustarazi.

Zikloa, Skolastikako Josune Muñoz hizlariak zuzenduko du eta Bizenta Mogel udal Liburutegian ospatuko diren 5 hitzaldiz osaturik egongo da. Jardunak urtarrilaren 25ean, otsailaren 22an, martxoaren 22an, apirilaren 26an eta maiatzaren 24an izango dira, 19:00ean. Hitzaldi bakoitzean hainbat gai eta kultur arlo jorratuko dira; sentimenduen arlotik gizarte arlora eta hitzetik irudira. Ibilbide geografiko eta historiko bat egingo da, betiere liburu zerrenda batekin lagunduta, komentatutako liburuak ezagutu eta irakurtzeko aukera emateko.

Hona hemen hitzaldi zikloaren informazio gehiago:

– Urtarrilak 25: La literatura de las cicatrices
Gatazka armatuak izandako gizarte guztietan literatura baliabide oso lagungarria izan da bizitako egoera mingarri eta zailak erakusteko, eta baita eragindako orbainak eta ondorioak gainditzeko ere. Emakumeek, gainera, euren testigantza eta eleberrien bitartez, eurentzat egoerak duen zailtasun eta gogortasuna ikustarazten digute, eta baita bakea lortzeko euren etenezinezko lana ere.

– Otsailak 22: Escritoras vizcaínas
Globalizatutako literatur sistema baten barruan gaude, eta askotan oso zaila egiten zaigu gertuen dugun edo minorizatua den literatura ezagutzea. Hitzaldi honetan gure probintziako emakumeen euskaraz zein gaztelaniazko, lana ezagutarazten ahaleginduko gara.

– Martxoak 22: El cuento de la criada y Alias Grace: ¿Ha llegado el discurso feminista a las series de televisión?
Margaret Atwooden literatur munduan eta bere bi lan hauetan sakonduko dugu, baita euretan oinarrituta egindako egokitzapen ezagun eta bikainetan ere. Horrela, bere proposamen feminista ezagutuko dugu, eta mugimendu bakezale eta ekologistara egindako bere ekarpenetara hurreratuko gara.

– Apirilak 26: Amor romántico y maternidades en el cómic de las mujeres
Azkenengo hamarkadetan, emakume komikilariek komiki komertzialetan agertzen den idealizatutako maitasuna eta amatasunetik urrun geratzen diren materialak sortu dituzte. Proposamen hauek ezagutzea garrantzitsua da berdintasunean oinarritutako harremanak eta amatasun errealagoak bizi ahal izateko.

– Maiatzak 24: ¿Los best sellers son para el verano?
Hitzaldi honetan ibilbide bat burutuko dugu emakumeek idatzitako best sellerretan zehar. Lan horiek izandako arrakasta aztertuko dugu, salmenta kopuru handia duten liburuak kalitate eskasa dutenak direla dioen topikoarekin apurtzeko, eta, bide batez, ezinbestekoak diren egile eta izenburuak berreskuratzeko.

Informazio guztia:

Bizenta Mogel Biblioteka (Komentukalea, 8)

94 603 00 41

liburutegia@durango-udala.net

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu