Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:39 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen XXI. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik

  • Euskal Herriko hainbat lekutatik datozen emakumeek produktu ugari eskainiko dituzte: ogia, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, barazkiak, zeramika edo arropak, beste batzuen artean
  • Izena emateko epea gaur zabaltzen da, urtarrilak 15 eta otsailaren 9ra bitartean zabalik egongo da

Amorebieta-Etxanoko Udalak martxoaren 3an egingo den Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen XXI. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du.

Feria agrícola mujeres 2017

Emakumeen Nazioarteko Egunaren, martxoaren 8aren inguruan, kokatua, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorriko dira emakumeak produktu aukera zabalarekin: ogia, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, barazkiak, zeramika, arropak edota birziklatutako osagarriak.

Izena emateko epea gaur zabaltzen da, urtarrilak 15 eta otsailaren 9ra bitartean zabalik egongo da.  Azokan ikusgai izango diren produktuak emakumeek eginak izango dira eta emakumeek izango dituzte ikusgai, betiere egoitza Euskal Herrian dutelarik.

Izena emateko beharrezko informazio eta agiri guztiak Amorebieta-Etxanoko web orrian egongo dira, www.amorebieta-etxano.eus. Eskariak Gizarte Ekintza Sailean aurkeztu beharko dira 08:30etik 14:30era (Nafarroa Zentroko 1. solairua) edota posta elektroniko bidez ere bidal daitezke: berdintasuna@amorebieta.net. Aukeratuak izan diren artisauei horren berri emateko azken eguna otsailaren 19a izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu