Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:21 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 39 Km/h

‘Elorrio Osasuntsua’, herritarren artean ariketa fisikoa sustatzeko hileroko ekintzak

 

Lehen aukera urtarrilaren 21ean izango da. ‘Txoko Ludikoa’ izenpean, modu osasuntsu batean ariketa egiteko kirol aukera ezberdinak eskainiko dira.

Herriko Udalak ‘Elorrio Osasuntsua’ egitasmoa aurkeztu berri du, adin guztietarako pentsatutako kirol ekimen osasuntsuen bitartez elorriarren artean ariketa fisikoa sustatu asmoz.

Urtarriletik ekainera bitartean, hilabetero igande batean hainbat jarduera antolatuko dira. Lehen aukera urtarrilaren 21ean izango da, 11:00etatik 13:30era bitartean, plazan. ‘Txoko Ludikoa’ izenpean, ahalmen eta kirol ezaugarri anitzak lantzeko jarduerak antolatuko dira txoko ezberdinen bitartez. Eguraldi txarra izanez gero, kiroldegira mugituko liratekeela adierazi dute udal ordezkariek.

Hurrengo hilabeteetarako, berriz, Herri Kirolak, Kaleko Dantzak eta Parkour-a, Bizikletaren Jaia, 3×3 Saskibaloia eta Pistako jolasak aurreikusi dituzte.

Ekintza hauek ‘Elorrio Osasuntsua’ ekimena osatzen dute, ohikoak diren Kirol Astea eta Eskola Kirolarekin batera. Izan ere, Pazko Astean Kirol Astea antolatuko da, oporretan dauden ikasleek herriko elkarte eta kirol talde ezberdinekin elkarlanean antolatutako ekintzez gozatu ahal dezaten.

IMG_8513

· Familian gozatzeko jarduera · Azkenik, proiektuaren hirugarren ardatza ‘Eskola Kirola’ izenez ezagutzen dena da. Ikasturte osoan martxan dagoen zerbitzu honek kirol jarduerak beste ikuspuntu batetik egiteko aukera eskaintzen die gaztetxoenei, ohiko kirol taldeetan ematen den ikuspegitik haratago. Eskola Kirolak lehiakortasunetik haratago doan ariketa fisikoa berdintasunarekin, inklusioarekin eta euskararekin lotzea du helburu.

 Dani Palacios udaleko Kirol zinegotziaren arabera, “kirol jarduera ikuspuntu ludiko batetik egiteak gure osasuna hobetzeko, ingurukoekin gozatzeko eta beste pertsona batzuekin harremanak sendotzeko balio digu. Aurreko guztiagatik ekintza hauetara jendea animatu nahiko genuke, gaztea zein heldua izan. Uste dugu aukera aparta dela familia osoak horrelako ekintzez goza dezan”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu