Tortilla txapelketa gazteentzako Matienan
Abadiñoko gazteek parte hartu ahal izango dute urtarrilaren 13an Udaleko Gazteria Sailakantolatutako tortilla txapelketan.
Ekitaldia, Aisialdi Gaztea programaren barne dagoena, Matienako frontoian izango da.
Izena eman ahal izango da urtarrilaren 11ra arte Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan.