Igandea,
2025ko Otsailak02

MugaKultura

loader-image
Durango
10:51 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

‘Mina arintzeko prest gaude’

Andoni Lupiañez

Min asko dago gure herrian. Herrian sortutakoa, herriari eginikoa, herrietatik etorritakoa eta herrietara joandakoa. Eta denek diraute, nekez aldentzen den mina delako. 

motxila

Bada ere gaur sortutako minik eta zoritxarrez bihar ere sortuko denik. Ba dago ordea mina arintzen joateko biderik.

GAL eta ETAk hildakoen senideak entzun berri ditugu beraien minari inork ez diezaiola ahotsik jarri eskatzen, baldin eta jendea aurrez aurre jartzen jarraitzeko eta mina areagotzeko asmoz badira. «Mina gurea da eta erabiliko bada, min gehiagorik sor ez dadin izango da» eta Bilbon Urtarrilaren 13an burutuko den manifestaziorako deia egin zuten.

Nire mina bertan izango da, nahi baduzu zurearen parean, besteenaren artean, eta min guztiak elkarrekin bidea egingo dugu mina bera arindu arte, guztion artean, hangoak zein hemengoak.

Semeek beste behin «aita, asko falta da?» galdetzen didatenean lasai esan ahal izango diet, «ez politte, heltzen gauz». Ni prest nago. Zurekin batera eginda, bidea laburra izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu