Ostirala,
2024ko Azaroak15

MugaKultura

loader-image
Durango
9:48 am,
temperature icon 10°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Durangaldeko lehen ‘Pechakucha’ saioa eta esteroskopioekin ibilbide gidatua

Izaskun Ellakuriaga

Gerediaga Elkarteak datorren asterako, abenduaren 20 eta 22rako, bi ekintza berri antolatu ditu. Lehenengoa, Pechakucha formatuan gazte sortzaileen egitasmoak ezagutzeko balioko duen aurkezpen-saioa. Bigarren, Durangoko alde zaharretik oinezko ibilbide gidatua, esteroskopioen bitartez lehengo eta gaur egungo Durango ezagutu ahal izateko.

PECHAKUCHA – Abenduak 20 – 18:30 – Durangoko Hitz liburudenda zaharrean

Pechakuchak japoniarrez berriketa esan nahi du.  Pechakucha norbere ideiak modu bizkor eta original batean gainerakoei aurkeztea ahalbidetzen duen formatu bat da. Ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea izan ohi dira pechakucha saioen helburua. Aurkezpen kreatiboak izaten dira, irudietan oinarrituta, 20 segunduro irudi bat erakutsiz. Eta guztira, 20 irudi. Horregaitiak 20×20 ikurrarekin irudikatzen da sarri.

Gerediaga Elkarteak munduan zehar ezaguna egin den formatua Durangaldera ekarriko du lehenengoz eta eskualdeko gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ezagutzeko balioko du.

Lehenengo saio honetarako bost gazte aukeratu dira. Honako hauek:

Joseba Attard:  Ibarrangeluko Beradorana auzoan abian jarri duen Olabe proiektuaren arduraduna. Elorriarra.

Eñaut Aiartzaguena Bravo: Marrazkilaria eta @Irribarrez izenarekin sarean ezaguna. Iurretarra.

Julen Fernandez eta Jon Lete LEINN-eko ikasleak: “Bizikletarte” eta “Eztereotipoak” proiektuak aurkeztuko dituzte. Durangarrak.

Elene Carreto eta Beñat Urrutia: Dantzerti eskolako dantzariak, Durangoko Azokaren itxiera ekitaldian parte hartu du. Durangarra.

Iratxe Mediavilla: Argi filmeko zuzendaria. Elorriarra.

BISITA ESTEROSKOPIKOA – Abenduak 22 – goiz eta arratsaldez

Durangoko kaleetan zehar oinezko ibilbide berria proposatu nahi dugu Gerediaga Elkartetik. Ibilbide gidatua izango da eta Durango zelan aldatu den ikusteko balioko du. Bisitan, Durangoko historia eta ondareari errapasoa egingo diogu eta aintzinako irudiak hiru dimentsiotan ikusteko ahalbidetzen duten gailu estereoskopikoak erabiliko ditugu.

Ibilbide bi antolatuko dira.

  • Lehenengoa, goizeko 11:30ean, euskaraz.
  • Bigarrena, arratsaldeko 16:30ean, gazteleraz.

Ordu t’erdiko bisita aurreikusita dago, Santa Ana plazan hasita. Bisita doakoa izango bada ere, aurrez izena eman behar da.. Izena emateko: gerediaga@gerediaga.eus edota 946818066

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu