Iurretako Beer Azoka (IBA) arrakastatsua izan da
Ibon Berriozabalgoitia
Abenduaren 9an Iurretako Beer Azoka antolatu zen Askondo kaleko estalpean. Garai Brewing Company-k eta Iurretako Jai Batzoreak antolatu zuten azoka, Iurreta Eleizateko Udala eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen laguntzaz.
Jaialdian 6 garagardogileren garagardoak probatzeko aukera izan zen: Xorta (Erronkari Ibarra), Txorierri (Sondika), Etxeandia (Urduliz), Boga (Mungia), Urban Beer (Zamudio) eta azkenik Garai Brewing Company (Garai).
Antolatzaileek garagardoaren kultura sustatzeko asmotan ekin zioten azokari eta antza denez lortu dute zerbait, jende ugari hurbildu zen eta. Eguerdiko dastaketa gidatura, 70 bat pertsona hurbildu ziren, eta antolatzaileen esanetan, egunean zear 600 bat bisitari izan zituzten.
Talo tailerrak era arrakasta handia izan zuen, haur eta heldu, denek gozatu zuten bertan. Arratsaldean Deiedra taldearen emanaldia egon zen, eta gauean Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuena, Thate Foodtruckarekin batera.
Azokak izan duen arrakasta ikusita, antolatzaileek datorren urtean ere errepikatzea aurreikusten dute, berrikuntza eta hobekuntza gehiagorekin. Hala ere beraien esanetan, diru laguntzaren batekin errazago egin diezaiokete aurre guzti hau antolatzeak suposatzen duen gastuari. Datorren urtean berri gehiago izango ditugu.