Ostirala,
2024ko Azaroak15

MugaKultura

loader-image
Durango
9:49 am,
temperature icon 10°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

BIBLIA · Bihar, Durangoko Kurutzesantu museoan ikusgai izango da Joanes Leizarragaren ‘Itun Berria’ (1571)

 

Bihar, 13:00etatik 20:00etara Kurutzesantu museoan ikusgai izango da Joanes Leizarragaren “Itun Berria”

Bihar, abenduak 9, Bilbotik Durangora, Euskaltzaindiako Azkue Bibliotekatik Durangoko Kurutzesantu museora Joanes Leizarragaren Itun Berriaren lehen edizioko alea ekarriko dugu.

Leizarraga_biblia_01

Gerediaga Elkarteak eta  Durangoko Eliza Ebanjelikoak elkarlanean, Euskaltzaindia eta Durangoko Arte eta Historia Museoaren laguntzarekin ekarriko dute liburu garrantzitsu hau.  Egun bakarrean izango da ikusgai.

Aurten Luteroren erreformaren 500. Urterrena bete da. Erreforma honen ondorioz aldaketa asko izan zen munduan. Euskal Herrian, besteak beste, Nafarroako erreginak (Albreteko Joana II), elizaren mugimendu berrira hurbildu zen eta hainbat aldaketa proposatu zituen. Aldakuntza hauen artean, Nafarroako erreginak,  euskerara Itun Berria itzultzea sustatu zuen. Lana Joanes de Leizarragari enkargatu zioten. 1571. urtean argitaratu zuten La Rolchelle-n. .

Joanes Leizarragaren Itun Berria liburuak euskeraren historian garrantzia handikoa da. Bernat Etxeparek 1545. urtean argitaratu zuen Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ostean, Leizarragarena da argitaratutako euskarazko hurrengo liburu zaharrena.  Joanes Leizarragak egin zuen itzulpenan, Ipar Euskal Herriko euskalki ezberdinetako hitzak eta esamoldeak erabili zituen. Era berean, liburuan euskara batu baten lehen oinarriak jarri zituen.

Bisitarik Kurutzesantu Museora egingo duen bisitan, XVI. Mendeko altxor bi ikusi ahal izanago ditu. Joanes Leizarragaren liburuaz gain,  Kurutziaga museoan kokalekua duen Kurutziagako gurutzea, kristautasunari lotutako hainbat pasarte erakusten dituen harrian landutako ikonografia.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu