Ostirala,
2024ko Azaroak15

MugaKultura

loader-image
Durango
7:05 am,
temperature icon 7°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

DURANGOKO AZOKA GUNEZ GUNE MUGALARIN · Aurten Ahotseneak hamar urte bete ditu

Aurten AHOTSENEAk 10 urte bete ditu. Hamargarren urtemuga ospatu aldera eta sortzaileen ekimena urteotan zer izan den eta zer ekarri duen azaldu aldera, argazki-erakusketa bat antolatu du urritik abendura. Argazkiak Joseba Barrenetxea, Saioa Gauilunak eta Txelu Angoitiarenak dira.  Erakusketarekin batera, idazleen eta musikarien emanaldiak ere izan dira. Erakusketa Tafalla, Bilbo, Gasteiz eta Azpeitian izan da. Azoka egunetan, azokan egongo da.

HERRI-OIHUA-iban-gorriti

Herri Oihua, iaz Ahotsenean. I. GORRITI

Urtero bezala AHOTSENEAk 2017ko diskoen eta liburuen aurkezpenak hartuko ditu. Aurten guztira 123 sormen-lan berri aurkeztuko dira. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute beren lana kontzertu formatuan. Solasaldien gunean, aldiz, 53 aurkezpen izango dira (idazleak gehienbat, baina baita musikari zenbait ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahaingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emanaldi akustikoa, performancea…

Betiko lez, bide luzeko sortzaileak sortzaile hasiberriekin konpartituko dute eszenatokia. Batzuk aipatzearren AHOTSENEAko eszenatokitik pasako dira zuzenenean jarduteko Perlata, Rafa Rueda, Falta, Berri Txarrak, Ze Esatek, Atzekabe, Bi Bala, Gatom, Patxuko Nice, Itziarren Semeak, Bultz, Akabu, Birkit, La Basu, Aneguria, Eskatalites, Nomadak, Nøgen, Libe, Sofa, Anita Parker edo Balerdi Balerdi eta beste asko.

Bultz2016

Bultz.

Eta berdin solasaldi-gunean. Han izango dira hainbat idazle (Asier Serrano, Andu Lertxundi, Jon Arretxe, Garazi Arrula, Uxue Alberdi, Martin Bidaur, Eider Rodriguez, Jule Goikoetxea, Juan Kruz Igerabide edo Tere Irastortza) eta musikari (Keu, Joseba Tapia, Mikel Urdangarin, Jon Piris, Yogurinha Borova…).

Nebrashka

Nebrashka.

Aurten ere narratiba eta poesia liburuak bestela aurkeztuko dira. Solasaldiarekin batera, aurkezpenen hasieran eta bukaeran pasarteak irakurriko dira musikaz lagundurik. Iaz bezala, Ane Artetxe, Amaia Ruiz eta Amaia Irazabal arituko dira zeregin horretan

Garazi Arrula, Leire Palacios, Gotzon Barandiaran eta Lutxo Egia arduratuko dira zuzenekoak aurkezteaz eta solasaldi-guneetako hainbat solasadi gidatzeaz. Beste solas batzuk hainbat editorek eta idazlek egingo dituzte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu