Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
1:09 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 66 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Auzolanean itxuraldatuta ireki dute Castet, Zaldibarko Herriko Taberna

 

· Herriko tabernari buruz hausnarketa sakona eman zuen Zaldibarko Ezker Abertzaleak uda aurretik. Proiektu berritu bati martxa emateko erabakia hartu zuten

· Proiektu berriaren lehen urratsa tabernaren itxura aldaketa ematea izan da eta horretarako 52 ekarpenetik gora (horietako batzuk familia, bikote, lagun… taldeak) 10.000 euro batu zituzten obra egiteko. Itxuraldaketa guztia asanblada irekietan eztabaidatu eta erabaki dute

 · Auzolanean 80 lagundik gora parte hartu dute eta ekarpenekin batera ehundik gora herritarrek parte hartu dute herriko tabernaren aldaketan    

image001

Herriko taberna itxura aldatuta ireki dute. Atzo, jaietako txupinaren ondoren ireki zituzten ateak. Azaroaren 5ean hasi zuten auzolana eta herritar askoren lanarekin eraiki dute Castet berritua. Horrela eman dituzte azalpenak Eneritz Azpitarte Castet Elkarteko Presidenteak eta Ainhoa Zabarte Castet Elkarteko kideak.

Ehundik gora zaldibartarrek jarri dute bere alea herriko tabernaren alde Eneritz Azpitarte lehendakariak azaldu duenez. “Ekarpen ekonomiko asko jaso ditu, horietako batzuk anonimoak eta azaroaren 5ean hasita 29ra arte goiz eta arratsalde egunero aritu da jendea lanean herriko taberna berritua zabaltzeko asmoz”.

Auzolana izan da aldaketa honen oinarria Ainhoa Zabarte, Castet Elkarteko kideak azaldu duenez: “Ezker Abertzalearen indarretako bat da parte-hartzea eta auzolana. Zaldibarren, gauza asko egin ditugu auzolanean eta orain berriz, herriko taberna itxura aldatzea tokatu zaigu, herritarren erantzuna ikaragarria izan da”.

· Irudi berriaz · Proiektu eta itxura aldaketarekin batera irudi berria aurkeztu dute. Eneritz Azpitarte, Castet Elkarteko presidenteak eman ditu azalpenak: “Proiektu berriak irudi berria behar zuen eta hori da logo berria, baina betiko izaera beitiko indarrarekin. Ilusio eta gogoz gaude lanerako, eskaintza berri eta zabala emango diogu herriari 2018 osoan zehar”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu