Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
8:56 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

GUTUNA · LAB: «Badator ‘Ekimen Ibiltaria’ Durangaldera!»

LAB-Sindikatua

LAB

 Abian da LABek antolatutako Ekimen Ibiltaria. Iruñean hasi zen urriaren 16an eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren Durangon bukatuko da abenduaren 6an. Dinamika honetan, herriz herri lan harremanen prekarizazioaren kontrako borrokan sakontzearekin batera, LABen eskaintzak eta praktika sindikalak langilego osoaren errealitateari erantzuteko, denengana iristeko bideak irekitzen joan gara.  Eta orain, Durangaldean ere bide beretik ekingo diogu.

“Lan duina, bizi duina” lelopean, Ekimen ibiltaria abenduaren 4an iritsiko da Durangaldeara. Egun horretan bertan, arratsaldean Zornotzan egongo gara eta, bertan, emakumeon bazterketa egoerari eman nahi diogu zentralitatea. Langabezi datuez hitz egin dugunez, esan beharra baitago, langabezia horren ia %60a emakumezkoona dela Zornotzan. Baina kontutan eduki, emakume asko garela, etxeko lanak eta zaintza kontuetan jarduteagatik, beti sistematik kanpo eduki gaituztenak, beraz, datua are eta larriago da.

Sistematik kanpoko emakume guztiongatik, lan berdina egitearren ezberdin kobratzen dutenengatik, emakume izateagatik lanean baztertuta eta jazartuta daudenengati; abenduaren 4ean, arratsaldeko 18:00etan PIKETE FEMINISTA antolatu dugu San Migeletik hasita, eta plazer handiz, eskualdeko emakume guztiak bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Alaitasunez, gure kale espazioak irabazteko, emakumeak elkarrekin gaudela adierazteko eta gure eskubideen defentsan bidea egitera goazela argi uzteko bat egingo dugu.

Esan bezala, sektore ezberdinekin aritu nahi dugu egun horietan, eta horregatik, abenduaren 5ean, Ermuan ekimen ezberdinak antolatu ditugu. Langile klaseari bere osotasunean irtenbideak eskaini nahi dizkiogu; goizean Industria politika eza salatuko dugu, goizeko 10:00etan Goitondotik aterako den kotxe karabanan. Poligonoz poligono, enpresetan bizi diren isilpeko egoera larriak publiko egingo ditugu, itxitako enpresak, kaleratzeak egondako lan zentroak, lan baldintzen zapalketa sistematikoak edota esplotazioa.

Egun horretan bertan, baina arratsaldeko 18:00tan Ermuko Plazan; Europa mailan akordio trasnazionalen aurka sortzen ari den alternatiba azalduko dute Urtzi Ostolozaga eta Beteluk; beraiek dira LABeko ordezkariak alternatiba horren eraikuntzan. Horrekin batera, Plazan bertan, karpa bat jarriko dugu, hainbat kolektiboren egoera azalduz eta alternatibak kokatuz, gazte bekadunak, pentsiodunak, langabetuak, etxeko langileak,… jendea gerturatu dadin eta gure eskaintzak ezagutu, edonor gerturatu daiteke eta animatu egin nahi ditugu gainera.

Abenduaren 6an, Ekimen Ibiltaria Durangon bukatuko da. Goizeko 10:30ean ERNAI eta LABek gazte prekarietatearen aurkako kalejira deitu dugu. Asko dira gure eskualdean kualifikatutako gazteak eta atzerrira joatera behartuta daudenak, edota kontratu gabe edo/eta baldintza kaxkarretan zaintza lanetan, ostalaritzan edota enpresetan daudenak, gazteei soldata murritzagoak jartzeko patronalaren estrategia ere hor dago eta, finean, egoera asko ditugu salatzeko.

Azkenik, eta kalejira bera bukatzearekin batera, 11:30ean LandakoGunean, LABek ekimen ibiltariaren azken ekimena egingo dugu. Bertan egongo da Igor Arroyo LABeko idazkariaren ondokoa eta baita ekimenean zehar aipatu ditugun sektore ezberdinetan pertsona eta ordezkariak ere (pentsiodunak, ustezko autonokoak, langabeak, bekadunak, etxeko langileak, soldatapeko langileak…).

Prekarietatean bizitzera kondenatu nahi gaituzte, baina hori ez da normala, badago nahikoa diru guztioi bizitza duina bermatzeko. Horregatik, borrokara batzeko eskaintza egiten dugu, aktibatu eta mobilizatu behar dugu. Kolektibo bakoitzari borroka eskaintza espezifiko bat egingo diogu, bere errealitatetik abiatua eta bere errealitatea iraultzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu