Ostirala,
2024ko Azaroak15

MugaKultura

loader-image
Durango
5:20 am,
temperature icon 7°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxeko ikasleek ‘Beldur Barik’ film laburren lehiaketan epaimahaiaren lehen saria lortu dute

Amets Menika

Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxeko ikasleek Beldur Barik programak antolatzen duen film laburren lehiaketan epaimahaiaren lehen saria lortu dute. “I say HEY! What’s going on?! Emakume ahaztuak” lanak 1. kategorian (12/17 urte) epaileen errekonozimendua jaso du bere originaltasunagatik eta aukeratutako gaiagatik. Emakumeek zinearen munduan duten paperaz aritu dira Lourdeko Amako ikasleak film labur honetan, Iratxe Mediavilla zine zuzendaria eta ikastetxeko langilearen gidaritzapean. Epaimahaiko kideek neska-mutil hauek egindako hausnarketa aktiboa eta indarkeria matxistari taldean aurre egiteko igortzen duten mezua azpimarratu dituzte lan honen indargune bezala.

IMG_6652

Filmean hamaika ikaslek parte hartu dute, gehiengoa emakumeak. Lau ordu behar izan zituzten grabazioa egiteko eta edizio lanetan ere, denboratxo bat eman zuten. Gainera, gidoiaren atzean lanketa sakona dago, zerbait originala sortzeko asmoa izan baitzuten hasieratik. Egindako esfortzuak eta jarritako gogo eta ilusioek izan dute ordainsaria azkenean: 300 euro eta epaimahaiko kideen aitorpena.

· Saria · Neska-mutilek poztasunez jaso dute saria, hasiera batetik izan baitute Beldur Barik jarrera eta horrelako gai garrantzitsu baten inguruan lan txukun eta eredugarri bat sortu izana, lorpen handia da haientzat. Guretzat ere hala izan beharko luke, emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzientzia pizteko ematen den pausu orok gizarte justuago bat sortzeko bidean jartzen gaituelako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu