Markeliñe talde zornotzarraren ‘Euria’ lanarekin bukatutako da Antzerkiño jaialdia Abadiñon
Abadiñoko Antzerkiño antzerki jaialdia azaroaren 26an bukatuko da Amorebieta-Etxenoko Markeliñe taldearen «Euria» lanarekin.
Gizakiak bere ezintasunak gainditzeko dituen ahalmenaz diharduen lan horrek hizpide hartzen ditu pertsona maitatu batek alde egindakoan gertatzen diren gauzak. Emankizuna 18:00etan izango da Errota Kultur Etxean, eta sarrera euro bat kobratuko da.