EBALIXU: «‘Urratsak euskeraz konpleju barik’ lemapean, 4 kilometroko herri lasterketa egingo dugu»
Testua: Ebalixu
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, herri lasterketa egingo dugu Elorrion bigarren urtez. Urratsak euskeraz konpleju barik lemapean, 4 kilometroko ibilbide bat egingo dugu herrian zehar.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da lasterketa plazatik, eta aurretik izena eman gura duenak, lotura honetan dago horretarako aukera. Egunean bertan ere eman ahalko da izena, 11:00etatik aurrera. Orduantxe hasiko gara dortsalak banatzen.
Lasterketa alai bat egitea da gure asmoa, eta elorriarrak mozorrotuta etortzera gonbidatu gura ditugu. Lasterketa amaieran sariak zozkatuko ditugu parte hartzaileen artean.
Igazko argazkia argitatzen dugu hemen. Lehen urtea izan zen eta itzeleko erantzuna ona izan zuen deialdiak. Elorrion euskaraz bizi gura duen jende asko dagoenaren seinale da hori!