Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
6:18 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Aritz Arginzoniz presoa Elorriora itzultzeko manifestazioa egingo dute igandean

Testua: Aritz Aginzoniz Askatu plataforma 

Gaur atzo jasotako testua hemen elkartu garenak, Aritz Arginzoniz-en senide, lagun ta herrikideak gara eta «Aritz sustarretatik atera barik. Etxean gura dogu» dinamikaren baitan, salbuespen egoera hau salatzera eta domeka honetan egingo dogun manifestaziorako deialdia egitera gatoz.

aritz

Aritz honezkero Frantzian dago. Hilaren 9an Valdemoroko espetxetik jaso genuen bere azken deia, Parisera trasladatua izango zela jakinarazteko. Abokatuek jakinarazi zigutenez, 24 ordu eduki zuten epaitegiko kalabozoetan, Fresnes-eko espetxera eraman aurretik.

Aurrekaririk gabeko kasu baten aurrean gaude eta bergogoratu nahi genuke, Aritz-ek Espainian duen kondena, 10 urte luze ta gero, datorren urteko otsailean bukatzen dela, hau da, 3 hilabete barru. Gaur egungo egoera politikoa kontutan hartuta ulertezina da zihurgabetasun juridiko, pertsonal zein politiko honen aurrean aurkitzea beste behin ere.

· Mobilizazioa · Ipar Euskal Herriko herritar zein eragile ezberdinak Frantziar estatuan barrena burutzen ari diren ekimenek erakusten digute, mobilizazio eta salaketa herritarren bidez, preso, iheslari ta deportatu politikoen afera konponbidean jartzea gu guztion esku ere badagoela.

Gauzak horrela eta eredu horri jarraituz, guk ere herriaren indarraz tiratuko dugu Aritz sustarretara ekartzeko. Hortaz, datorren domekan, Azaroaren 26an, eguerdiko ordu batetan Elorrixoko plazatik abiatuko den manifestaziorako deialdi zabala egiten dogu. Denon artean… Preso, iheslari eta deportartuak kalera!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu