Ostirala,
2024ko Azaroak15

MugaKultura

loader-image
Durango
7:51 am,
temperature icon 8°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

BERRIZ · Pirritx eta Porrotx, bertso saioa eta antzerkia Euskararen Nazioarteko egunaren inguruan

Berrizko Euskara Sailak zenbait jarduera antolatu ditu Abenduaren 3ko euskararen nazioarteko egunaren inguruan.

Horrela Azaroaren 24an Pirritx eta Porrotxen “Borobila” izeneko ikuskizun berria ikusteko aukera egongo da arratsaldeko 17:00etan Olakueta Frontoian. Sarrerak salgai egongo dira 20, 21 eta 22an.

Abenduaren 2an haurrentzako “ENE Kantak” ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango da bi saiokin 16:30ean eta 18:30etan. Sarrerak salgai egongo dira 27an, 28an eta 29an.

Eta Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, 12:30etan bertso saioa egongo da Miren Amuriza, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Jone Uriarekin.

bertso

Bukatzeko abenduaren 10ean “Ez dok hiru” antzerkia ere izango dugu. Antzerki-proposamen berria helduei zuzenduriko proiektua da  hau, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak interpretatuta.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu