Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:18 am,
temperature icon 9°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 43 Km/h

Iurretako Udalak diru laguntzetarako 22.000 euro bideratuko ditu

Iurretako Udalak 2017. urteko udal kirol instalazioetan norberak kirola egiteko, musika ikastaroak eta euskera ikastaroak egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Eskatzeko epea azaroarenren 17tik abenduaren 17rarte izango da. Eskabideak, Iurretako HAZ-SACen , Bidebarrieta kalea, 5 aurkeztu ahal izango dira. Eskabideen eredu ofiziala aipatutako bulegoetan eta web orrian jaso ahalko dira: www.iurreta.eus.

IUrreta Iban GOrriti 2

Onuradurak udal kirol-instalazioetan norberak kirola egiteko dirulaguntzak jasotzeko Iurreta udalerriko herritarrak izan ahalko dira, udal mugartean ez dago kirol-instalaziorik, hori dela eta, udalerriko herritarrek beste udalerri batzuetako instalazioetara joan behar dute kirola egiteko.

Kirol-instalazioa dagoen Udalean erroldatuta daudenek ordaindu behar duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaindu behar dutenaren arteko aldea izango da diru-laguntzaren zenbatekoa.

Betekizunak Matrikulatzeko prezioa desberdina izango da erroldatuta dauden herritarrentzat eta erroldatuta ez daudenentzat eta 2017. urtean udalerrian erroldatuta egon beharko dira (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).

Musika ikastaroak egiteko dirulaguntzak jasotzeko 2017 urtean zehar musikazko ikastaroak egiten dituzten Iurretako biztanleek edukiko dute onuradun izateko aukera.

Musika kontserbatoria dagoen udalerrian erroldatuta daudenek ordaintzen duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaintzen duten tarifaren artean dagoen aldea izango da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntza hauen betekizuna matrikulatzeko prezioa desberdina izango da erroldatuta dauden herritarrentzat eta erroldatuta ez daudenentzat eta 2016/2017. ikasturtean udalerrian erroldatuta egon (2016eko irailaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra).

Bestalde euskera ikastaroak egiteko dirulaguntzak jasotzeko deialdian. 2017 urtean zehar euskera ikastaroak egiten dituzten Iurretako biztanleek edukiko dute onuradun izateko aukera eta euskera ikastaroetako matrikulak duen kostuaren %50a izango da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Betekizunak ikastaroa egin den ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko du gutxienez ikastaro orduen %80ra joan dela ziurtatzeko eta 2016/2017. ikasturtean udalerrian erroldatuta egotea izango dira, (2016eko irailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era).

Informazio gehiago 946200342 telefonoan, Ibarretxe Kultur Etxean,HAZ-an edo www.iurreta.eus web orrian

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu