Menpekotasuna duten pertsonen burua aktibatzeko ideiak landuko dituzte Zaindu egitasmoaren tailer berrian
Izaskun Ellakuriaga
Durangon, Pinondo Etxean, egingo da tailerra bi egunez: azaroaren 20an eta 27an, arratsaldeko 5etatik 6etara. Ikastaroan menpekotasuna duten pertsonen eguneroko bizitza entretenidu, estimulatu eta aktibatzeko ideiak landuko dituzte. Tailerraren helburua ideia praktikoak ematea da.
Zaindu programa, Durangoko Amankomunazgoko Merindadeak eta Durangoko Udalak antolatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Zaindu Durangaldeak zaintzaileak lagundu, orientatu eta prestatzen dituen programa da eta bi norabide argi ditu: menpeko pertsonak zaintzeko gaitasun eta trebetasunak eskaitzea eta nork bere burua zaintzeko laguntasuna ematea.