Gaztainerre Eguna ospatuko dute Atxondon azaroaren 17an
I. Ellakuriaga
Atxondoko Guraso Elkarteak eta Marixa Urrike Aisialdi taldeak antolatuta, Gaztainerre jaia ospatzeko aukera egongo da azaroaren 17an. Herriko plazan erreko dituzte gaztainak arratsaldeko 18etatik aurrera.
Bien bitartean, Marixa Urrike aisialdi taldeak umeentzako jolasak antolatuko ditu. Musika ere ez da faltako arratsaldea girotzeko eta gerturatzen direnek otzara baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.