Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
7:32 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Aritz Arginzoniz preso elorriarra Frantzian epaituko dute, Espainian kondena bete ostean

Testua: ‘Aritz Arginzoniz, Sustraietatik atara barik’ dinamika

Presoaren senide eta lagunek salatu dutenez, euskal gatazkaren baitan lehen aldia da Espainian kondena bete ostean Frantziak euskal preso politiko bat epaitzen duela.

Aritz Arginzoniz preso politiko elorriarraren lagun eta senideek haren egoera salatzeko agerraldia egin dute astelehen honetan, Elorrion. Izan ere,  euskal gatazkaren baitan, euskal preso politikoei ezartzen zaizkien neurri berezien artean, Arginzonizek neurri berri bat jasan beharko du.

“Arginzonizek Espainiako espetxe ezberdinetan dispertsaturik, isolaturik zein bakarturik pasa ditu azkeneko 10 urteak. Espainiar legeen arabera, kalean egon beharko luke aspaldi. Kondena osoa bete ostean, legediak zioen 2018ko otsailean zuela kondenaren amaiera, teorian”, adierazi dute agerraldian.

Arginzoniz

· Estatuen mendeku gosea · Orain, berriz, azaroaren hasieran Parisera eraman behar dute beste epaiketa baterako. Lehen aldia izango da euskal gatazkaren baitan horrelako zerbait gertatu dela. “Salatu behar dugu lehen aldia dela Espainian kondena bete ostean Frantziak euskal preso politiko bat epaituko duela. Orain arte ez da sekula gertatu, eta Aritz izango da Estatuen mendeku gosearen urrats berri hau frogatzen lehena”, gaineratu dute.

Egoeraren berri eman asmoz, senide zein lagunek ‘Aritz Arginzoniz, Sustraietatik atara barik’ izenpean dinamika bat jarriko dute martxan hurrengo asteetan Elorrion. Dinamika horren baitan, ahalik eta gizarte-espektro zabalenari azalduko diote presoaren egoera, eta horien atxikimendua bilatuko dute salbuespen egoera berri hau salatzeko.

ARITZ logoa

· Bi ekimen nagusi · «Baldintzatzen jarraituko gaituzte baina ozen eta argi esan nahi dugu senide eta lagunok ankerkeria honen aurrean aurrera egiteko asmo irmoa dugula, eta espetxe politikak jartzen dituen muga berriem aurrean salaketa eginez eta gure senide eta lagunak babesten jarraituz”.

Dinamika jarraitu honek bi deialdi nagusi izango ditu herritarrentzat. Alde batetik, azaroaren 26ean egingo den manifestazioaz gain, abenduaren 18tik 21era artean Parisen (Frantzia) egingo den epaiketara bidaiatzeko asmoa iragarri dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu