Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
4:37 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Iurreta LHI-k Nazioarteko ‘Ikusezinezko Film’ jaialdian parte hartu du

Iurretako Lanbide Heziketako ikastetxeak 6 urte darama ekitaldian parte hartzen, oraingoan, 25 laburmetraia ikusi dira. 600 ikasle baino gehiagok ikusi dituzte laburrak, iaz baino % 50a gehiago.

Laburmetraietan tratatzen diren gaiak honako hauek dira:

– Kulturartekotasuna.

– Genero berdintasuna.

– Garapen iraunkorra.

– Giza eskubideak.

Interes handiko gai sozialak dira eta interesgarriak ikasleentzako, sarritan eskola orduetan tratatzen direlarik. Ikasleei eskerrak emateaz gain, txalokatu egin behar zaie Jaialdi honetan izan duten jarrera bikainagatik. Euren aurpegietan interesa eta errespetua ikusi bait da.
Urriaren 26an bukaerako ekitaldia eta sarien banaketa egin zen Bilboko Alhondigan. Iurreta Lanbide Heziketako irakaslea den Jabi Arbeok aipamen berezia jaso zuen egindako lanagatik eta film sozialak ikastetxean bultzatzeagatik.

CineInvisible2017b

Ikus-entzunezko kulturak eragina izateko ahalmen handia du. Zinemak gu harrapatzeko moduko magnetismo dimentsioaniztuna eragiten du. Orduan, zer nahi du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak? Ikusezina mugarik gabeko zinema anitza eta gizarte konpromisoz betea erakusteko ospakizuna da; hau da, normalean pantailetatik eta merkataritza-zirkuituetatik baztertzen dituzten tokiko istorioak eta istorio globalak erakusteko ospakizuna. Helburuetako bat da gizateriari eragiten dieten arazoak desagerrarazteko konpromisoa hartzeko gai izango diren ikusentzule kritiko eta gogoetalariak sustatzea. Jaialdiak errealitate eta harreman zuzenak, solidarioak eta koherenteak sortzearen aldeko apustua egiten du, eta horiek, besteak beste, Nazio Batuek 2030erako proposatutako Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak (GIH) sustatzen lagunduko digute.

CineInvisible2017c

KCD nazioarteko esparru ezberdinetan lan egiten duen ong bat da eta hauek dira dituen betebeharrak:

– Izaera soziala duten ikus-entzunezko lanak bultzatu eta zabaltzeko espazio alternatiboak sortzea, munduan zehar dauzkagun arazo ugariren gainean hiritarrek kontzientzia har dezaten.

– Harremanak, sareak eta proiektuak sortzea, garapenerako komunikazioan lan egiten duten pertsona zein erakundeak lotzeko.

– Generoen arteko desberdintasunak ikus-entzunezkoen bidez ikusaraztea, eta emakumeek komunikabideetan indarra har dezaten bultzatzea.

– Garapen, komunikazio eta kultur arloetan formazioa eta gaitasuna emateko espazio alternatiboak sortzea. Kultura, komunikazio eta garapenarekin lotuta dauden nazioarteko proiektuen finantziazioa bilatzea, Hegoaldeko erakundeekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu