Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
5:00 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

DURANGOKO PLATAFORMA FEMINISTA: «Zergatik?»

Testua: Durangoko Plataforma Feminista

Emakumeen kontrako indarkeria salatzera ohitu gara. Pankartaren atzean jartzen gara eta amaitzean “ea ez garen kalera atera behar hurrengo batean” edo “ia nori tokatuko zaion hurrengoan”, esaten dugu. Ohitura bihurtzen ari da? Mekanikoki egiten dugun zerbait? Nolabaiteko normalizazioa gertatzen ari den beldur gara Durangoko Mugimendu Feministan.

Zer egiten dugu “hurrengo bat ez gertatzeko”? Eta zer egiten dugu gertatu den hori artatzeko eta emakume horren prozesua behar den bezala zaintzeko kontzentrazioa eta gero?

Durangoko udalean gai honekin konprometituak dauden pertsonak daudela ukatu ezin dugun arren, asko falta zaigu oraindik! Pankartan jartzea ondo dago baina atzeko lana? Nork egiten du lan prentsaren fokoak ez daudenean?

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Durangon ematen den eraso sexista kopuruak hausnartzera eraman gaitu. Zenbat kontzentrazio edo manifestazio egin ditugu 2017an? Zenbat? Ez dezagun ahaztu, gure belarrietara heltzen direnak salatzen ditugula soilik, baina heltzen ez direnak?

Eta salatzen ez direnak? Horiekin zer egin? Zaila da horiek artatzea, emakume horiengana gerturatzea eta benetan laguntzea. Baina gure ardura da baita ere. Izan ere, zergatik ez dute salaketarik jartzen? Ze gabezi dago hor? Benetan noraino bermatzen du salaketak?

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ardura denona dela diogunean, denona dela esan nahi dugu. Ez soilik mugimendu feministarena. Gainontzeko guztiena baita ere: bizilagunak, senideak, lankideak… eta nola ez,  protokoloen atzetik dauden pertsonak: medikuak, poliziak, epaileak… ez dezagun ahaztu protokoloak paperak direla eta hauek diotena martxan ipintzea pertsonen lana dela. Izen eta abizenak dituzten pertsonak!

Urte honetan hainbat pasarte entzun ditugu emakumeen partetik. Amorruz betetzen gaitu polizia etxeetan salaketa jartzera doazenean emakumeekin izandako jarrera. Askotan denuntzia hartu behar dien pertsonak zilegitasuna kentzen diolako kontakizunari, bestetan babesa agertu beharrean, dudak sorrarazten dizkietelako, edo beste askotan garrantzia kendu gertatutakoari. Eta salaketa jartzeko beldur direnean? Edota eskaintzen zaizkien errekurtsoak behar dituztenak ez direnean? Hau gertatzen da eta salatu egiten dugu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Seinalatu egiten ditugu arazo honekiko arduraren aurrean beste aldera begiratzen duten guztiak baina gaurkoan, bereziki, seinalatu egin nahi ditugu emakumeen indarkeriaren kontra lana egiten dutela diotenak benetan gai honekiko ardura hartu gabe. Izan politikari, izan ertzain, izan mediku edo zein epaile! Ardura zuena da!

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu