Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
5:02 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Lehen aldiz, gazteak dira protagonista aurtengo Elorrioko Aurrekontu Partehartzaileetan

Horrez gain, zinegotzi bakoitzak bilera ezberdinak egingo ditu bere arloko elkarteekin, 2018rako Aurrekontuetan elkarte bakoitzaren beharrak isladatzen saiatzeko.

Elorrio1

Urtea bukatu aurretik, Elorrioko Udalak ‘Aurrekontu Partehartzaileak’ prozesua martxan jarriko du hurrengo egunetan. Aurten, gainera, berritasun batekin etorriko dira, izan ere, bereziki gazteei zuzenduta egongo baitira.

Lehen aldiz Elorrion, udalak Gazteria Diagnostikoa landu du 12 eta 20 urte arteko gazte eta nerabeekin. Bertan, 350 gazte inguruk parte hartu dute, eta prozesutik ateratako ondorio zein beharrak hurrengo urteetan gauzatzen joango den Ekintza Plan batean barnebildu dituzte. Dena den, hurrengo urterako diru atala irekiko du udalak, eta gazteek erabaki ahalko dute Ekintza Planeko zenbait proiekturen artean zein garatu.

Idoia Buruaga alkatearen arabera, “gazteak dira herri honen etorkizuna. Hori dela eta, komeni zaigu gutxinaka-gutxinaka Elorrio hobe bat eraikitzeko erramintak haien eskuetan uztea. Zergatik? Gure ardura delako gazte horien ahalduntzean laguntzea”.

· Galdetegia, pasahitzarekin ·

Horretarako, udalak dagoeneko prest dauka hurrengo egunetarako egutegia. Izan ere, udal ordezkariak herriko ikastetxeetara joango dira, Gazteen Diagnostikoaren inguruko ondorioak eta Aurrekontu Partehartzaileen prozesua azaltzera. Horrez gain, 16 eta 20 urte bitartekoek zein herritik kanpo ikasten duten nerabeek ere prozesuaren berri izateko bilera adostu dute, azaroaren 2an, arratsaldeko seiretan, udaletxean.

Webgunean ere galdetegia eskuragarri jarriko du udalak, baina gazteek soilik erantzun ahal izateko hainbat neurri hartuko dira. Besteak beste, galdetegiak pasahitz bat eskatuko du erantzun ahal izateko, gazteei gutun baten bidez helaraziko zaiena.

Horrez gain, zinegotzi bakoitzak bilera ezberdinak egingo ditu bere arloko elkarteekin, 2018rako Aurrekontuetan elkarte bakoitzaren beharrak isladatzen saiatzeko.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu