Osteguna,
2024ko Azaroak14

MugaKultura

loader-image
Durango
5:33 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Mañarian eta Berrizen amaituko dituzte astegoienean Durangaldean Ondarearen Europako Jardunaldiak

Gerediaga Elkartea

Datorren asteburuan, urriaren 28 eta 29an, bisita gidatu berriak izango ditugu Durangaldean, Ondarearen Europako  Jardunaldietan. Aurtengo edizioko azken bi bisitak izango dira.

Mañaria2

Mañariko bizitza eta ekonomia baldintzatu dituzten paisaiek hartuko dute garrantzia larunbateko (urriak 28) ibilbidean.  Oso erliebe karstikoa duten mendiak, herriko ekonomian eragin nabarmena izan duten harrobi eta zurgindegiak, eta herriko historiaren parte diren kobazuloak ezagutzeko aukera izango da.

Ibilbide gidatuaren osagarri. Yoann Tardivel Erchoffek Mañariko organuan kontzertua eskainiko du. Bizkaiko organo barroko handiena da Mañarikoa, 1768an bukatua. Yoann Tardivel Monseko Goi Eskolako (Belgika) organo-irakaslea da. Antzinako musikari buruzko trebakuntza handia du, Europa guztian eman ditu kontzertuak.

· Ikerketa · Berrizko Besoitaormaetxea baserrian egindako arkeologia lanei eta ikerketei esker, XII. mendetik gure garaira arte egon diren paisaiei errepasoa egingo diegu. Gerediaga Elkarteak sustatutako ikerketari esker, euskal baserriaren garapena azaltzeko datuak aurkitu dira eta lehenengoz datatu da zientifikoki (karbono 14 probari esker) euskal baserriaren aintzindaritzat jo daitekeen eraikina.

Asteburuko ibilbideetarako, Mañariako euskarazko bisitan (urriak 28, larunbata, goizeko 11:00etan) bakarrik dago lekua. Izena ematea aurrez beharrezkoa da: ejardunaldiak@gmail.com helbidera idatzita edota 673 005 981 telefono zenbakira deituta.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu