Astelehena,
2025ko Otsailak03

MugaKultura

loader-image
Durango
1:52 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Izurtzako Udalak Hirigintza Antolamendurako plangintza berria aurkeztuko die herritarrei

Gonbidapena copia

Izaskun Ellakuriaga

Urriaren 28an, larunbatean, saio berezia antolatu du Izurtzako Udalak Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren aurkezpenerako. Herritarrekin batera, plagintza berriaren irizpideak eta ildoak lantzeko saioa izango da. Hitzordua, goizeko 11etan dute herriko frontoian.

Izurtza Iban Gorriti 2

Izurtzako udaletxea eta frontoia. · ARGAZKIA · I. Gorriti

Bi zati nagusi izango ditu larunbateko saioak. Lehenengo plan berriaren egoera, diagnostikoa eta koronograma azalduko zaie hurreratzen diren herritarrei. Gero, 12:30ean, herritik ibilbidea egigno dute gertuko eremuak eta plangintza berrian aintzat hartuko direnak aztertzeko.

· Balio naturala · Udaletik argitaratu duten eskuorrian azpimarratzen denez, “Izurtza udalerriko balio natural eta sozialekin gehiago bat egingo duen gizarte-garapena” da plan berriaren helburua. Nagusiki, mugikortasuna, etxebizitza eta espazio publikoa izango dira aztergaiak. Azken urteetako aldaketak aztertu eta proposamen egokituak egiteko aukera izango da hiru arlo nagusi horietan. Larunbatean hasiko duten prozesu berri 2018an amaitzea da asmoa, plan orokorraren behin betiko onarapenarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu