Iurretako hilerria eta Izurtzako Etxaburutorre bisitatzeko aukera Durangaldean Ondarearen Europako Jardunaldietan
I. Ellakuriaga
Datorren asteburuan, urriaren 21 eta 22an, bisita gidatu berriak izango ditugu Durangaldean, Ondarearen Europako Jardunaldietan.
Iurretako ibilbide gidatuan hilerria nabarmentzen da. 2014an hileta-arteari eta paisaian duen integrazioari eskainitako estatuko lehiaketan finalista izan zen.
Izurtzan, zenbait garaitako baserriak bisitatuko dira eta Etxaburutorre ikusteko aukera izango da. Soinu-paisaien lantegia ere egingo da. Soinuaren eta zarataren arteko ezberdintasuna kulturala eta indibiduala dela ondorioztatuko du partehartzaileak.
Leku kopuru mugatua dagoelako, aurrez izena eman behar da ejardunaldiak@gmail.com helbidera idatzita edota 673 005 981 telefono zenbakira deituta.