Osteguna,
2024ko Azaroak14

MugaKultura

loader-image
Durango
5:52 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

‘PLATILLU SOÑUA’ DURANGON · Dantzatzen duen Herria, goroldiorik egingo ez zaion harria

Testua: Kriskitin Dantza Taldea

 ‘Platillu Soñua’ dantzatuko dogu Durangoko Udaletxe Plazan jaietako egun handian. Urriaren 13an. Aurten, 19. aldia izango da Kriskitin taldeko dantzariontzat.

image001

Platillu Soñua. · ARGAZKIA · Leire Narbaiza

  1. urtean berreskuratutako «Platillu Soñua» dantzatuko dogu urriaren 13 eguerdian Durangon. Udaletxe plazan. Euria balitz, Andra Mariko Elizpean.

Alexander von Humboldt deskribaketak kontuan hartuz egin genuen dantzaren berreskurapena. Beti ere, Iñaki Irigoien folklore arloan aditua denaren aholku eta orientabideak jarraituz.

Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarra 1801. urtean etorri zen Euskal Herrira eta Durangaldera egindako bidaian Durangon ikusi zituen dantzen deskribapen zehatza utzi zigun.

Orduko hartan «ocho muchachos» ikusi omen zituen Hunboldtek dantzan. 2015etik ostera, neskek zein mutilek eragiten ditugu platilluak Durangon, armonia ederrean.

Platillu Soñuaz gain, Agintariena, Binangoa, Txontxongilloa, Gorulariena, Dominguilloa eta Erregelak dantzatuko ditugu. Dantzatzen duen Herria, goroldiorik egingo ez zaion harria.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu