Osteguna,
2024ko Azaroak14

MugaKultura

loader-image
Durango
5:52 am,
temperature icon 6°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

DURANGOKO TXOSNA BATZORDEA: «Brigada feministen presentzia izango da jaietan»

Testua · Durangoko Txosna Batzordea

Durangoko jaiak badatoz; hemen dira denonak, anitzak, parte hartzaileak eta herrikoiak diren jaiak. Durangoko txosna batzordekook gogor egin dugu lan urte guztian aurtengoak ere denontzako jairik onenak izan daitezen.

Txosnak

Txosnen elkartea Durangoko 14 elkartek osatzen dugu. Urte osoan eskaintza kultural eta soziala eskaintzen diogu herriari, eta txosnak lan horren baitan kokatzen ditugu.

Bizikidetza eta gozamena ditu helburu Durangoko txosnaguneak. Bi bafletatik ateratzen den soinua baino askoz gehiago dira txosnak; urteko plangintza, ehundaka pertsonen urte osoko lana, hobekuntzarako jarrera etengabea, balioetan hazten jarraitzeko konpromisoen lanketa… Herriaren bizitzan eta herriaren etorkizunean sinisten duten 14 elkartetako ehundaka pertsona konprometituk osatzen dugu txosna batzordea. Elkartasunez eta borondatez egiten dugu lan, bai jaietan eta baita urte osoan garatzen ditugun proiektuetan ere.

Aurten, Kurutziaga kalean izango gara herriari jai eredu alternatibo bat eskaintzeko prest. Auzotarren hobebeharrez eta elkarbizitzaren alde, hainbat neurri hartu ditugu lehenegoz: besteak beste, kontzertuen hasiera ordua aurreratu dugu, komun eta beira kontenedore gehiago jarriko dira txosnagunean, eta jaiek iraun bitartean anbulantzia bat egongo da txosnagunetik gertu.

Egitarau oparoa osatu dugu aurtengo jaietarako ere: erreka jaitsiera, paella eta tortilla lehiaketa, oilasko erre dastaketa, kontzertuak, umeentzako puzgarri eta tailerrak… Herritarrek modu aktiboan gozatu eta parte hartzeko helburuarekin prestatu dugu gure aurtengo egitaraua. Jaiei urriaren 11n emango diegu hasiera, eta aurtengo txosnetako jaietako txupinazioa dispertsioaren aurkako taldeak jaurtiko du taldearen urteurrena aitzakia hartuta.

· Txosnagune inklusibo baten alde · Iaz egin genuen moduan, aurten ere, txosnagune inklusibo baten alde jarraituko dugu lanean. Horretarako, barrak egokitzeko apustua egingo dugu; hau da, edonor barrara askatasunez eta era erosoan hurbiltzeko legez jarriko ditugu beste urtebetez, guztiok guztionak diren jaietan parte artzeko aukera berdinak izan ditzagun.

Esan beharrik ez dago Durangoko txosnagunea edozelako eraso sexisten aurka gogor arituko dela aurtengoan ere. Horretarako, barne lanketa bat egiteaz gain, iazko legez, brigada feministen presentzia izango da jaietan. Eremu librea eta anitza da txosnagunea, eta hori bermatzeko gogor egingo dugu lan jaiek iraun bitartean ere.

Jai euskaldun, parekide, libre eta gozamenez beteak opa dizkizuegu denoi.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu